S2-E8- Zebrabide eta semaforo digitalak

Irakasle batek luzatu digu galdera: non jarri behar da haurrentzako pantailen, sare sozialen eta mundu digitalaren muga? Hezkuntzarako baliabide digitalak bogan dauden honetan, nola jarri etxean mugak? Eta zeintzuk dira muga horiek? Sarea eta aplikazio digitalak tresnak dira, eta erabileraren baitan jarri behar dira mugak. Mundu ukigarrian egiten dugun bezala. Gai interesgarria 10 minututan Maite Goñirekin lantzeko, ezta?

Jarri kaskoak eta sakatu play botoiari!

Harpidetu Patreonen eta babestu gure proiektua!
https://www.patreon.com/zuzeupod

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | 10 minututan: 10 minututan gauza asko egin daitezke. Maite Goñik zuzentzen duen podcast honetan teknologia eta hezkuntza lotzen dituen hariari tirako diogu baina. Eskolan aplikatzeko trikimailu errazak, bogako aplikazioak edo azken joerak ekarriko ditugu mahai gainera. Ba al dituzu 10 minutu?

 

 

Podcastera harpidetu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude