Atal honetan Gaztetxe eta okupazio mugimenduak aztertuko ditugu Baionako Zizpa eta Irungo Lakaxita Gaztetxeetako kasuetatik abiatuta. Guilhem Dacosta Mongabourrek kontatu digu euskararen egoera zail batek baldintzatuta erantzuten diotela hiriaren beharrei, Mikele Eizagirre Etxeberriak, berriz, migrazio mugimenduaren eraginpean. Markel Ormazabalen laguntzari esker, denboran atzera egin eta Euskal Herri mailako ikuspegi zabalagoa jaso dugu, baita etorkizuneko begirada berriei erreparatu ere!
Jarri kaskoak eta sakatu play!
Harpidetu eta babestu proiektua!
http://patreon.com/zuzeupod
🎧 Entzun podcasta
ZuZeu Podcast | Bipareta: Astero bi gai landuko dituen mahai-ingurua da Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta. ZuZeuko erredakzioak aukeratutako gai batekin joko diogu lehen hormari, eta bigarrenean kanpoko erredakzio batetik datorren kazetari gonbidatuak ekarriko du mintzagaia. Zu ere bi pareten artean sartzeko prest?