#21.- Arantxa Iturbe:Irratia da bere etxea

Euskadi Irratiko uhinetan entzuten da Arantxa Iturberen (Alegia, 1964) ahotsa 80ko hamarkadatik. Bere etxera gonbidatuko gaituen galdetu eta erantzun digu erredakzioa dela bere habia. Iturbek dio, mikrofono, estudio eta bulego arteko leku hori duela etxetzat aspaldidanik.
Kultura maite du eta berau egin du ogibide, irratian eta idazle gisa. Entzule fina da, galderak egiten dituenak entzuten ere jakin behar baitu. ‘Arratsean’ saioa amaitzen den azken segundoan den dena bere lekuan dagoela sentitzea, orgasmoaren parekoa dela aitortu digu Alegitarrak. Hala ote?

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Barruan Gaude: Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

 

 

Podcastera harpidetu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude