S2-E4 – Hondarribiko Alardearen arrakaletan

Hondarribiko alardeak bitan banatu izan du herria. Gogoan izango dituzu telebistan eta sare sozialetan hedatzen diren irudi tamalgarriak, Jaizkibel konpainia kale nagusian barrena, plastiko beltzen artean desfilatzen. Ezin bereizi txapel gorridunak eta ertzainak. Urte luzez iraun duen gatazka bat da, baina, badirudi mugiezinak ziruditen aburuak apurka eraldatzen ari direla. Gazte talde batek ‘Guztion Alardea‘-ren aldeko manifestua sinatu du, eta bidea zabaldu da parekidetasuna oinarri duen jai bat imaginatzen hasteko. Anonimotasuna gorde nahi izan duen Hondarribiko Emakumeak elkarteko kide batek eta Jaizkibel Konpainiako Ane Garcia Lopezek bere bizipenak partekatu dituzte Biparetan, eta Arantxa Urretabizkaiak, berriz, atzera begirako begirada eman digu. Jarri kaskoak eta entzun!

Harpidetu eta babestu proiektua!
http://patreon.com/zuzeupod

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Bipareta: Astero bi gai landuko dituen mahai-ingurua da Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta. ZuZeuko erredakzioak aukeratutako gai batekin joko diogu lehen hormari, eta bigarrenean kanpoko erredakzio batetik datorren kazetari gonbidatuak ekarriko du mintzagaia. Zu ere bi pareten artean sartzeko prest?

 

 

Podcastera harpidetu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude