S1-E9 – Bipareta: Nafarroa bidegurutzean eta irudien kanpaina

Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta saioak bi horma ditu, eta bakoitzari gai batekin joko diogu. Lehen gaia ZuZeuko erredakzioak aukeratuko du eta bigarrena kanpoko erredakzio batetik ekarriko digute.

Lehen pareta: Nafarroa ez da 1933an hego Euskal Herriko estatutua bozkatu zuen hura. Ezta 1978koa ere. Eta aldatzen ari da. Udal eta Foru hauteskundeetan bidegurutze historiko batean paratuko da: Aldaketan sakondu ala trena gelditu. Iker Tubia Berriako kazetaria gonbidatu dugu gaiaz solasteko.

Bigarren pareta: Ikor Kotx argazkiariak irudiek hauteskunde kanpainan duten pisuaz hitz egingo digu. Irudien gizartean bizi gara, eta berauek asko diote hautagaiez eta beren proiektuez. 

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Bipareta: Astero bi gai landuko dituen mahai-ingurua da Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta. ZuZeuko erredakzioak aukeratutako gai batekin joko diogu lehen hormari, eta bigarrenean kanpoko erredakzio batetik datorren kazetari gonbidatuak ekarriko du mintzagaia. Zu ere bi pareten artean sartzeko prest?

 

 

Podcastera harpidetu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude