S1-E5 – Bipareta: Adimen desgaitasuna, boto gaitasuna eta hedabideon erantzukizuna

Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta saioak bi horma ditu, eta bakoitzari gai batekin joko diogu. Lehen gaia ZuZeuko erredakzioak aukeratuko du eta bigarrena kanpoko erredakzio batetik ekarriko digute.

Lehen pareta: Espainiar Estatuan adimen desgaitasuna duten 100.000 pertsonek bozkatzeko eskubidea berreskuratuko dute datozen hauteskunde orokorretan. Aloña Agirre Atzegi elkarteko kidearekin hitz egingo dugu lege aldaketaz, gainera Ernrike Amilibia adimen urritasuna duen pertsonarekin solastuko dugu.

Bigarren pareta: Gizarte gaiak behar bezain beste jorratzen ote ditugu gure hedabideetan? Nola jorratzen ditugu? Are gehiago, zer da gizarte gai bat, eta zer ez? Tere Beloki Euskadi Irratiko kazetariarekin hitz egingo dugu hau guztia argitzeko asmoz. 

Harpidetu eta entzun zure audio plataforman. 

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Bipareta: Astero bi gai landuko dituen mahai-ingurua da Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta. ZuZeuko erredakzioak aukeratutako gai batekin joko diogu lehen hormari, eta bigarrenean kanpoko erredakzio batetik datorren kazetari gonbidatuak ekarriko du mintzagaia. Zu ere bi pareten artean sartzeko prest?

 

 

Podcastera harpidetu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude