S1-E3 – Bipareta: Zer da arriskutsuagoa, euskaraz ez dakien makina ala politikari zelataria?

Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta saioak bi horma ditu, eta bakoitzari gai batekin joko diogu. Lehen gaia ZuZeuko erredakzioak aukeratuko du eta bigarrena kanpoko erredakzio batetik ekarriko digute.

Lehen pareta: Common Voice ekimena martxan da eta Librezale elkarteak makinei euskaraz irakasteko prozesuan parte hartzera dei egin du. Etorkizunean audioak berebiziko garrantzia izango du, besteak beste, gailu ugari ahotsaren bitartez erabiliko ditugulako. Anartz Bilbao eta Oier Aranzabal ZuZeuko kazetariekin hitz egingo dugu gaiaz.

Bigarren pareta: Noticias de Gipuzkoako kazetari Jurdan Arretxek hauteskundeak ezin ditu burutik kendu. Bere lana baita politikaren alorrean gertatzen dena zuri kontatzea. Gaurkoan PP, Ciudadanos eta VOX alderdiek Euskal Herrian antolatu dituzten hiru mitinez eta Datuen Babeserako lege organiko polemikoaz ariko da Beñat Hach Embarek lagun. Ez zaitzatela zelatatu!

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Bipareta: Astero bi gai landuko dituen mahai-ingurua da Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta. ZuZeuko erredakzioak aukeratutako gai batekin joko diogu lehen hormari, eta bigarrenean kanpoko erredakzio batetik datorren kazetari gonbidatuak ekarriko du mintzagaia. Zu ere bi pareten artean sartzeko prest?

 

 

Podcastera harpidetu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude