S1-E13 – Bipareta: LGTBI power eta kazetaritza burujabetasuna

Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta saioak bi horma ditu, eta bakoitzari gai batekin joko diogu. Lehen gaia ZuZeuko erredakzioak aukeratuko du eta bigarrena kanpoko erredakzio batetik ekarriko digute.

Lehen pareta: Aitzole Araneta Sexologoa izateaz gainera Podemoseko LGTBI arduraduna da estatu mailan, eta Donostiako alkategaia izan da pasa den hauteskundeetan. LGTBI harrotasunaren egunaren ingurumarietan gaudela probestuta berarekin hitz egin dugu mugimendu honen inguruan eta etorkizunera begirako erronkez. 

Bigarren pareta: Argiako kazetari Lander Arbelaitz buru belarri aritu da azken asteetan astekariak argitaratzen duen Larrun gehigarria ontzen. Kazetaritza burujabetza du hizpide argitalpenak, kontzeptu berria bezain beharrezkoa. Prentsaren egungo egoeraz mintzatuko gara Arbelaitzekin, oinarrizko eskubideez, ofizioaren prekarietateaz eta abar luzea. Igo bolumena!

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Bipareta: Astero bi gai landuko dituen mahai-ingurua da Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta. ZuZeuko erredakzioak aukeratutako gai batekin joko diogu lehen hormari, eta bigarrenean kanpoko erredakzio batetik datorren kazetari gonbidatuak ekarriko du mintzagaia. Zu ere bi pareten artean sartzeko prest?

 

 

Podcastera harpidetu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude