PODCAST #33 | Frantzian gertatzen dena ez da arrazakeriaren kontrako borrokaren "amerikartzea"

Frantziako poliziaren arrazakeriaren gaia aktualitatean kokatzea lortu du Egia eta Justizia Adamarentzat izeneko komiteak. Poliziak Adama Traore hil zuen 2016ko uztailak 19 hartaz geroztik egindako lanaren emaitza da gaur egun Frantziako kaleetan gertatzen ari dena. Borroka antiarrazistaren “amerikartzea” dela esatea, arazoaren parean itsu izaten segitzea da. Frantziako Estatuan hemeretzi lagun hil eta beste 117 larriki kolpatu zituen poliziak iaz. Eta hiri inguruetakoek eguneroko ogi dituzte polizia gehiegikeriak eta arrazakeriak. Gaian sakontzeko, entzun Jenofa Berhokoirigoinekin egin dugun irratsaioa.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude