Kategoriak
Berria Dunbala

Zuk nola entzuten duzu musika?

Zuk nola entzuten duzu musika, euskarri fisikoan ala formatu digitalean? Galdera horretatik abiatu dute Jagoba Salvador eta Eneritz Furyakek atal berria. Binilo zale amorratua den Asier Mendizabal ‘Nokono’ gonbidatu dute horretaz hitz egiteko. Horrez gain, Petra, Vulk eta La Rekbaren abestiak entzuteko parada izan da.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Dunbala podcastakBerria | Dunbala: Badok ataria lemazain duela, euskal musikari begiratua ematen dio Dunbala ’podcast’-ak, Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorren gidaritzapean. Batzuetan azken argitalpenen eta kontzertuen amuari kosk egin eta gaur-gaurko albisteei irakurraldi berri bat eman, eta bestetan, euskal musikaren DNA osatu duten riff, lelo, irudi eta melodien bidez, iragana da gogora dakarrena. Itsaso zabal horretako doinu ezagun gogoangarriek eta oraindik ezezagun eta berri zaizkigunek gidatuko dute saioa.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Barruan Gaude EITBpodkast

#39.- Gorka Bereziartua, boligrafo gorriaz idazten du

Hogeita hemeretzigarren atalean ofiziokide batek zabaldu digu atea. Argia astekariko kazetaria da, kazetari zorrotza, kritikoa. Boligrafo gorria astintzen duen horietakoa. Ahoan bizarrik gabe hitz egiten duena. Euskal kultur kazetaritzako luma nabarmenetako bat ezbairik gabe. ‘Ez gara neutralak’ argitaratu zuen 2019an, Argia astekariaren 100 urteko ibilbidea eta kazetaritza jorratzen zuen liburu interesgarria. Normalean istorioen atzetik ibili ohi bada ere, atala grabatu dugun sasoian eszedentzian harrapatu dugu, aita izan baita berriki. Etxeko saloi argitsuan egin dugu elkarrizketa.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Barruan Gaude: Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Zaitun

Azken naziak

Azken egunetan ez da beste ezertaz hitz egiten Alemanian. Egunkarietan, telebistan eta sare sozialetan adineko pertsonak ikusi ditugu, aiton-amonak, gurpil-aulkian epailearen aurrean deklaratzen. Akusatuen mahaian daude. Guztiek karpeta edo liburu batekin tapatzen dituzte aurpegiak eta ez dute inork haiek ezagutzerik nahi. 96 urteko andre bat, gainera, ihes egiten saiatu da epaiketa hasi baino lehenago.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBerria | Zaitun: Zerutik begiratuta, tanto berdeak dirudite. Olibondoak Mediterraneoko paisaia, Italiatik Palestinara, janzten duten milurteko zuhaitzak dira. “Gure arbolek hitz egingo balute…”, esan zidan behin emakume palestinar batek. Historiaren testigu mutuak direla pentsatuko dute askok, baina haien fruituek, olibek, hizkuntza unibertsala hitz egiten dute. Horregatik, Zaitun deitu diogu Podcast honi. Oliba esateko arabierara jo dugu, erroetara. Bi astetik behin Mediterraneoko txoko desberdinetako kontuak hurbilduko dizkizuegu. Istorio batzuk, Italiako nondik-norako politikoei buruz. Beste batzuk, berriz, ahanzturara kondenatuak diruditen errefuxiatuen inguruan. Denak oliba zukuaren gustu fresko eta, zergatik ez, mikatzarekin.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Marruma Kulturalak MK - Akustikoak

073.MKpod. ZINEMALDI ALTERNATIBOA || "Sin tu permiso" LIDErekin (2021-09-17)

Podkast hontan DONOSTIAKO ZINEMALDI ALTERNATIBOAN eman zen solasaldietako bat duzue entzungai.

Txantxarreka gaztetxean SIN TU PERMISO dokumentala ikusi ondoren, Lide Hernanorekin (Liher, Koban, Ispirit) izan genuen solasaldia, gaur egun emakumeak eszenan dituzten zailtasunen inguruan.

Espero dugu zuen gustoko izatea.

On egin!

______________________
FITXA TEKNIKOA:
Solaskidea: Lide Hernando
Hizlaria: Markel Ormazabal
Grabaketak/muntaiak: Maköki

______________________
MARRUMA KULTURALAK sarean:
Ixoox-en entzuteko: Labur.eus/MKpod
YouTuben ikusteko: Labur.eus/MKtube
Instagram: Labur.eus/MKinsta
Facebook: Labur.eus/MKface
Telegram: Labur.eus/MKtele

Emailez kontaktatzeko: [email protected]

On egin!

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakMarruma Kulturala | MK – Akustikoak: MARRUMA KULTURALAK, Donostiako Marruma elkartean igandeetan egingo ditugun igande kulturalei izen ematen dion proiektua da. Kultura alroan herriari proiektu berriak jakinarazteko plataforma izango dena.

AKUSTIKOAK sailean, musika taldeak emango ditugu ezagutzera: elkarrizketa eta kontzertu akustikoa tartekatuz, taldeetara gerturatuko gara.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Berria New Yorkeko munduak

Eta trena badoa aurrera

Metroan sartu naiz. Eseri egin naiz, albokoarekin aulki bateko tartea utzita. Neska bat da, kiroleko poltsa batekin. Hurrengo geltokian gizon talde bat sartu da. Dotore doaz. Jezarrita nagoenez, behetik gora begiratu ditut. Zapata lustratu berriak. Ongi plantxatutako galtzak. Jaka, eta buruan kapela. Zeintzuk izango diren galdetu diot neure buruari. Jakaren besaburuan ezkutu bat dute. New Yorkeko su-hiltzaileak. Zutik doaz, trenaren erdialdean, aulkirik ez dagoen lekuan. Biribilean, solasaldian daude. Ematen du ospakizun batera doazela.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBerria | New Yorkeko munduak: Euskaldunon egunkarian eta Berrian aritu nintzen astero zutabeak idazten. Zutabeak niretzako halako memoria-kutxa txikiak ziren. Eguneroko bizitzatik hartzen nituen gaiak, irudiak, eszenak. Idatzi eta gero, hantxe geratzen ziren gordeta, egunkariko kutxatxoan. Argazkiak ateratzea bezala zen, bizitzako une jakin bat jasotzen zuten. Orain berriz hasiko naiz zeregin berarekin, zuek kutxak zabaldu besterik ez duzue egin behar.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Artxipelagoa EITBpodkast

#02.- atala: Gorbeiako arbola

Artxipelagoa podcastaren bigarren atalean, Jare eta Aitor Gorbeiako badiara abiatzen dira, Euskal Artxipelagoaren Batzarrera joateko. Nizar lemazain gisa laguntzeko berarekin eramatea erabaki du Jarek. Aitonak ez du guztiz begi onez ikusten hori, eta halaxe jakinarazten dio bere bilobari.
Badaki Jare bihotz onekoa dela eta kariñoa hartu diola Nizarri, baina Batzarrera joango diren askok arabiarren aurkako joera gogorra dutela esaten dio. Bitartean, urrunetik, itsas ontzi ezezagun batek jarraitu egiten ditu.
——————————————–
Zuzendariak:  Oier Aranzabal eta Juan G. Andrés
Gidoia:  Xabier eta Martin Etxeberria
Aktore  zuzendaritza:  Anartz Zuazua
Aktoreak:   Aitziber Garmendia, Eneko Sagardoy, Anartz Zuazua, Iñaki Beraetxe, Amaia Hennebutte; Sara Cozar, Klara Badiola , eta Bikoiztaile euskaldunen elkarteko  kideak
Soinu diseinua:  Xanti Salvador eta Koldo Corella
Soinu banda orijinala: Rafa Rueda eta Aritz Aranburu
Irudiak: Xabier Sagasta
Ulu Mediak EITB podkasterako  espresuki ekoitzitako fikzio podcasta da.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakArtxipelagoa: Podkast oinarrizko soinu fikziozko serie distopikoa. Zuzendariak: Oier Aranzabal eta Juan G. Andres, soinu diseinua: Xanti Salvador, ekoizpena: Podcastfilia.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Argia Argiaren podcastak

Aukus aliantza berria: Australia arma nuklearrez horniturik, Ozeano Barean urak gero eta zakarrago

Irailaren 16an Scott Morrison, Boris Johnson eta Joe Bidenek aurkeztu zuten AUKUS, Australiak, Erresuma batuak eta AEBek –AU+UK+US– Txinak omen dakarren mehatxuari aurre egiteko sortu itun militar berria. Agerraldian Australiak jakinarazi zuen bertan behera uzten zuela Frantziari Attack klaseko 12 ‘Shortfin Barracuda’ urpeko ontzi erosteko enkargua, horien ordez Virginia klaseko 6-8 urpeko –energia nuklearrez mugituak– enkargatuz AEBeei.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Barruan Gaude EITBpodkast

#38.- Bernardo Atxaga, behitasunaren apologia

Etxeko azken solairua oso osorik liburutegi egina du Bernardo Atxagak. Teilatua liburuok babesteko espresuki eraikia balego bezala. Apenas dago ezer liburuekin zer ikusirik ez duenik. Butaka bat, mahai txiki bat eta lanpara, irakurtzeko oinarrizkoak den argia emango diona. Solairu bat beherago, bere bulegoan, jarri ditugu mikrofonoak eta hitz egin dugu laguntasunaz, auzoaz eta iluntasunaz, besteak beste. Atxagaren Zalduondoko etxean sartu gara.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Barruan Gaude: Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
10 minututan ZuZeu Podcast

Ikaskuntzaren pertsonalizazioa

Ez gara berdinak. Ikasleak ez dira berdinak. Bakoitzak bere zaletasunak, abildadeak eta pasioak eraikitzen ditu. Eta hezkuntzak hori kontutan izan behar du, nork bere jenioa garatzerako orduan. Gaiak, halaber, badu zerikusirik motibazioarekin, pasioarekin eta baita norberaren ardura, erantzukizun eta autoerregulazioarekin. Gaur Ikaskuntzaren pertsonalizazioaz hitz egin eta nazioartean ezaguna den proiektu bat ezagutuko dugu horretarako: 'Genius hour' delakoa. 

Jantzi kaskoak eta adi!

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | 10 minututan: 10 minututan gauza asko egin daitezke. Maite Goñik zuzentzen duen podcast honetan teknologia eta hezkuntza lotzen dituen hariari tirako diogu baina. Eskolan aplikatzeko trikimailu errazak, bogako aplikazioak edo azken joerak ekarriko ditugu mahai gainera. Ba al dituzu 10 minutu?

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Xabildua

Xabildua 2×04: WhatsApp eta Instragramen itzalaldia

– Facebook, Instagram eta WhatsAppen itzalaldia. 6 orduz ezin izan ginen zerbitzu hauen bitartez komunikatu. Zer dela eta? Akats teknikoa izan zen?

– Netflix aplikazioaren “The Squid Game”, “El juego del calamar”, telesailaren arrakastak Hego Koreako banda zabalean eragina izan du

– Windows 11 merkaturatu berri da

– Euskarabildua, 10. edizioa urriaren 28an egingo Donostiako San Telmo museoan

– Steve Jobs hil zela 10 urte bete dira.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

xabildua podcastakXabildua Podcast: Teknologia albisteen astekaria. Egunero, esku artean erabiltzen dugun teknologia hori hobeto ulertzeko podcasta.

 

 

 

Podcastera harpidetu