Kategoriak
Zaitun

Erromako merkatuak

Ez dute aitzitiko itxura, ezta pandemiaren aurreko jende kopurua ere. Baina Erromako merkatu irekiak haien tokia aldarrikatzen hasi dira deseskalatze fasean. Campo dei Fiori plazan, ondo seinalatuta daude sarrerak eta irteerak.
Luigik hamar urte daramatza merkatuan lan egiten. Egunotan kudeaketa lanak egiten ari da. Luigik mantra bat balitz bezala errepikatzen du erosketak modu seguruan egiteko ibilbideak ondo ezarrita daudela. Jendearen artean metro bateko distantzia mantendu beharra dago eta bezeroak egoera berrira ondo moldatzen direla uste du.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBerria | Zaitun: Zerutik begiratuta, tanto berdeak dirudite. Olibondoak Mediterraneoko paisaia, Italiatik Palestinara, janzten duten milurteko zuhaitzak dira. “Gure arbolek hitz egingo balute…”, esan zidan behin emakume palestinar batek. Historiaren testigu mutuak direla pentsatuko dute askok, baina haien fruituek, olibek, hizkuntza unibertsala hitz egiten dute. Horregatik, Zaitun deitu diogu Podcast honi. Oliba esateko arabierara jo dugu, erroetara. Bi astetik behin Mediterraneoko txoko desberdinetako kontuak hurbilduko dizkizuegu. Istorio batzuk, Italiako nondik-norako politikoei buruz. Beste batzuk, berriz, ahanzturara kondenatuak diruditen errefuxiatuen inguruan. Denak oliba zukuaren gustu fresko eta, zergatik ez, mikatzarekin.

Podcastera harpidetu

Kategoriak
10 minututan ZuZeu Podcast

S3-E1 – Irakaslea konfinamendu garaian

Irakasle ofizioa erruz zaildu du konfinamenduak eta erronka ugari izan dituzte hezkuntzaren alorrean ari diren langileek. Berta Martinez Barakaldoko Berritze Guneko IKT aholkulariak konfinamendu garaian irakasleek izan dituzten bizipen, zailtasun eta irakaspen praktikoak kontatu dizkigu.

Jarri kaskoak eta entzun!

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | 10 minututan: 10 minututan gauza asko egin daitezke. Maite Goñik zuzentzen duen podcast honetan teknologia eta hezkuntza lotzen dituen hariari tirako diogu baina. Eskolan aplikatzeko trikimailu errazak, bogako aplikazioak edo azken joerak ekarriko ditugu mahai gainera. Ba al dituzu 10 minutu?

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Berria New Yorkeko munduak

Zuria balitz

Central Park mundu bat da. Paisaia desberdinak daude parkean bertan. Udaberrian hegazti zaleek Rambles deitzen den tokira joateko ohitura dute. Rambles-era sartuta ematen du Urbasan barrura egiten duzula, baso batean zaude, bidezidor estuetan barrena, oinez. Txori migrariak egoten dira bertan, espezie ugari eta bitxiak.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBerria | New Yorkeko munduak: Euskaldunon egunkarian eta Berrian aritu nintzen astero zutabeak idazten. Zutabeak niretzako halako memoria-kutxa txikiak ziren. Eguneroko bizitzatik hartzen nituen gaiak, irudiak, eszenak. Idatzi eta gero, hantxe geratzen ziren gordeta, egunkariko kutxatxoan. Argazkiak ateratzea bezala zen, bizitzako une jakin bat jasotzen zuten. Orain berriz hasiko naiz zeregin berarekin, zuek kutxak zabaldu besterik ez duzue egin behar.

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Argiaren podcastak

Oasiko Kronikak 11: Heroinaren itzulera

Beasaingo akelarreak nostalgiko xamar jarri gaitu, eta atzera begirako saioa egin dugu oraingoan. 80koak, horiek bai urteak: musika hezitzailea nonahi euskaraz, hezkuntza publiko eta parekidea, Julian Iantzi prentsa askatasunaren alde borrokan, futbola bat eta bakarra, asteriskorik ez, polizia abestietan agertzen zen eta ez kameretan, behar den bezala. Haiek garaiak, haiek.

Aurrekoetan bezala, tertuliaz gain, dozena erdi atal gehiagok osatu dute emankizuna: Albisteak, Teoren abenturak eta kalentura, Aita ernegatua eta Ruper Ordorikaren kanta hautatua.

Gogoratu, bestalde, Telegram kanala ere sortu dute irratsaioko kideek. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dute bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

Egin zure ekarpena

Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected] helbidera e-postaz.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Xabildua

Xabildua 1×02: OnePlus, Euskaltel eta PlayStation 5

1.- OnePlusek telefono merkeak saldu nahi ditu berriro ere

2.- Euskaltelek Virgin marka kaleratu du. Honek dakartzan aldaketen analisia

3.- Ekainaren 3an PlayStation berriaren albisteak izango ditugu

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

xabildua podcastakXabildua Podcast: Teknologia albisteen astekaria. Egunero, esku artean erabiltzen dugun teknologia hori hobeto ulertzeko podcasta.

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Berria FM

Heldu adina helduaro

Koronabirusaren krisia lehertu denetik asko hitz egin da adineko herritarren inguruan, baina gutxitan hartu dute ahotsa haiek. Zahar etxeetako kudeaketaz harago, zahartzeko ereduen eztabaidari, eta adin-tarte horretako aldarrikapenei apenas egin zaie kasu. Mariluz Esteban antropologoarekin eta Elixabete Garmendia kazetariarekin aritu gara horren inguruan solasean, ikuspegi feminista ardatz. Lohitzunek umore tartea osatu du eta Arantxa Iraola Berriako kazetariak, berriz, puntua.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Berria FMBerria | Berria FM: BERRIA egunkariaren podcast feminista da Berria FM. Puri-purian dauden gaiei genero ikuspegitik heltzeko espazioa. Bi astetik behin, asteazkenetan patxadaz landuko dira gaiak, baina zorroztasunik ez zaio falta podcastari. Izan ere, saioa Maider Galardi F. Agirre kazetariak gidatuko badu ere, hainbat kolaboratzailek eta BERRIAko beste zenbait langilek ere parte hartuko dute bertan. Ahots askotako podcast feminista, horixe da Berria FM.

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Berria New Yorkeko munduak

Egunkariarekin gosaltzen

Atsegin dut egunkaria irakurtzen gosaltzea. Asteburuetarako dudan gutizia da. Egunkaria hobe paperezkoa. Kafea hartuz pasatzen ditut orrialdeak. New Yorken ere egiten dut, The New York Times-era harpidetu ginen eta larunbat eta igandetan jasotzen dugu etxean. Aste barruan digitala hobe, azkar behatzeko. Baina asteburuetan denbora geratu egin gura izaten dut, umeak lo dauden bitartean, momentutxo hori hartu, niretzat. Covid-aren krisia hasi zenetik beheko atarian uzten dute alea, eta ez gure etxeko atean lehen bezala, goizean goiz, eskailerak jaitsi eta jaso egiten dut. Kafe beroa eta orriak pasatzera.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBerria | New Yorkeko munduak: Euskaldunon egunkarian eta Berrian aritu nintzen astero zutabeak idazten. Zutabeak niretzako halako memoria-kutxa txikiak ziren. Eguneroko bizitzatik hartzen nituen gaiak, irudiak, eszenak. Idatzi eta gero, hantxe geratzen ziren gordeta, egunkariko kutxatxoan. Argazkiak ateratzea bezala zen, bizitzako une jakin bat jasotzen zuten. Orain berriz hasiko naiz zeregin berarekin, zuek kutxak zabaldu besterik ez duzue egin behar.

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Argiaren podcastak

Oasiko Kronikak 10: Ari, ari, ari, Otegui presidente!

Uztailaren 12an EAEn egingo diren hauteskundeen analisi sakona egin dugu oriangoan, beti ere, gaian oso zentratuta eta politikariei banaka erreparatuz: Ortuzar kanpaina zikin baten beldur da, Otegi Espainia gobernatu nahian dabil, Iturgaiz pozik dago klaseko popularrena delakoan, eta bitartean, Espaniako estatuan, Errejon bihar jaiok dela zabaldu da.

Aurrekoetan bezala, tertuliaz gain, dozena erdi atal gehiagok osatu dute emankizuna: Albisteak, Teoren abenturak eta kalentura, Aita ernegatua eta Ruper Ordorikaren kanta hautatua.

Gogoratu, bestalde, Telegram kanala ere sortu dute irratsaioko kideek. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dute bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Dunbala

'Hautsi da anphora' diskoak 40 urte

‘Dunbala’ podcastaren seigarren alea ‘Hautsi da anphora’ diskoari buruzko saio monografikoa da. 40 urte bete ditu euskal kantagintzan mugarri ezarri zuen Ruper Ordorikaren lehen diskoak. Jagoba Salvador eta Eneritz Furyak-ek lau lagun gonbidatu dituzte diskoari buruz hitz egitera: Josu Zabala eta Maite Larburu musikariak, Imanol Agirre Loraldia jaialdiko zuzendaria eta Fermin Etxegoien kazetari eta idazlea.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Dunbala podcastakBerria | Dunbala: Badok ataria lemazain duela, euskal musikari begiratua ematen dio Dunbala ’podcast’-ak, Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorren gidaritzapean. Batzuetan azken argitalpenen eta kontzertuen amuari kosk egin eta gaur-gaurko albisteei irakurraldi berri bat eman, eta bestetan, euskal musikaren DNA osatu duten riff, lelo, irudi eta melodien bidez, iragana da gogora dakarrena. Itsaso zabal horretako doinu ezagun gogoangarriek eta oraindik ezezagun eta berri zaizkigunek gidatuko dute saioa.

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Zaitun

Gobernadore sheriffa

Italian ez dago haren komunikazio gaitasuna daukan politikaririk… Asteroko agerraldietan, ez du inolako lotsarik herritarrei errieta egiteko eta batzuetan haiek iraintzeko. Vincenzo De Luca, Campania eskualdeko gobernadorea, konfinamenduko fenomeno mediatikoa bilakatu da.