"Festaren kapitalismoa"-ren sinbolo diren Olinpiar Jokoei erresistentzia, Aubervillierseko baratzeetatik

1935 urteaz geroztik landutako lurrak hormigoitu eta 2024an eginen diren Olinpiar Jokoetarako igerileku bihurtu nahi dituzte lekuko instituzioek. Desobedientzia eta okupazioaren bidetik dabiltza megaproiektu honen aurka borrokan. Hiri batetik bestera, Joko batetik bestera, fenomeno berdinak errepikatzen dira: natura guneen suntsiketa, hiriaren bestelakotze basatia eta nola ez, sekulako dirutza publikoa bideratzea hauen antolaketara. “Festaren kapitalismoa” terminoarekin definitzen du fenomenoa AEBetako kirolari eta ikerlari Jules Boykoffek.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

‘Laborantza 4.0’ aroa ireki nahi dute, berdez pintatu eta produktibismoarekin segitzeko

Laborantza hirugarren iraultzara sartzera omen doa. Lehena XVII. eta XVIII. mendeetan gertatu zen, lugorrien bukaerarekin eta lurra gehiago ustiatzeko logika eta ekoizpen-teknika berrien garapenarekin; bigarrena, XX. mendean, mekanizazioarekin eta ongailu zein produktu fitosanitario kimikoen zabalpenarekin. Hirugarrena bidean dela diote hainbat instituzio, sindikatu eta multinazionalek –edo behintzat, bidean nahi lukete–. Teknologia berrietan, big data eta algoritmoetan oinarritzen den iraultza dugu. Hau ere garapen iraunkorraren izenean, omen.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

COVID-19ak frenatu du mundu osoko ekonomien hazkundea, ez ordea arma saltzaile handiena

Konfinamenduak, hornidura kateetako etenak, kontsumitzaileen etsipena… COVID-19ak muturreko galantak eman dizkie munduko ekonomia guztiei. Sektore batek, alabaina, immunitatea eduki du pandemiaren erdian: armagintzak. Gobernuek sendo segitu baitute inbertitzen gerrarako prestakizunetan. Stockholmeko Bakearen Ikerketen Institutuak (SIPRI) berrikitan erakutsi du nolaz handitu diren munduko 100 armagile handienen salmentak.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Beranduegi 2×10: Mendialdeko Boris eta mandoak

Festa eta polemika ez dira ingelesen kontua soilik, euskal erdian ere badugu gure Mendialdeko Boris Johnson, Bernedoko alkatea. Baina heroi zerrenda luze bateko lehena besterik ez da. Munduko bosgarren hizkuntza zailenaren herrian, sobera daude gizon astakirtenak.

Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

Egin zure ekarpenaΒ 

Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus helbidera e-postaz.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Seychelle inguruetako atunak ahitzen ari da Europako arrantza industria eta euskaldunok tartean gaude

Indiako ozeanoko atun hegats-horia desagertzeko bidean dago eta ez inguruko –Seychelleak, Somalia, Kenya…– arrantzaleen kulpaz, baizik eta Europar Batasunako itsasontzi-faktoriek suntsituta. Atun ontziratua hainbeste maite duten europarrak, beren ingurukoak kontsumitu ostean ur horietakoak ari dira ahitzen. Euskal herritarrek jakin beharko lukete horren berri, hemengo arrantza industria ere badagoelako artean.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Nuklearra trantsizio ekologikorako aktibitateen artean kokatu du Bruselak, lobbyen presio pean makurtuz

Klima larrialdiari aurre egiteko finantzamendu publiko zein pribatuak sektore kutsakor hauetara bideratzeko bidea irekitzen duen erabaki politiko garrantzitsua da Europar Batzordearena: nuklearrari eta gas naturalari etiketa berdea jartzea. Aldaketarik ez dutenez nahi, gisa horretako maniobrak biderkatzen sabiltza agintari politikoak. Entzun jenofa Berhokoirigoinekin egin dun saioa.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu