🎧 Entzun podcasta
Beranduegi: Aktualitateko gaiak ironia demokratikoz lantzen dituen podcasta da Beranduegi. Ostegunero ARGIAren web orrialdean aurkituko duzue ordubete inguruko irratsaioa.
Euskarazko podcastak biltzen dituen webgunea
Argia aldizkariak ekoizten dituen podcastak
Beranduegi: Aktualitateko gaiak ironia demokratikoz lantzen dituen podcasta da Beranduegi. Ostegunero ARGIAren web orrialdean aurkituko duzue ordubete inguruko irratsaioa.
Elon Musk munduko aberatsenak Marte planeta kolonizatzeaz gain, Starlink deitu makroproiektuarekin mundu guztian internet konexioa bideratzea du helburu. Horretarako, milaka sateliteren arteko “konstelazioa” osatzen dabil. Saint-Senier-de-Beuvron izeneko herrixkak ukan du horren berri, bertan instalatzekoak dituen antenak eta bola parabolikoak ikustearekin. Proiektu hau estakuru harturik, espazioari begira jarri eta laster agertu zaigu espazioaren okupazio bortitza dutela bidean numerikoaren esferako enpresa boteredunek.
ARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.
Irlandak hogei urtetan 440 milioi zuhaitz landatu nahi ditu klimaren kontrako borrokan, 2050erako “karbono neutral” izatera iristeko. Urtean 22 milioi zuhaitz landare berri, laurden bat hostozabalak eta beste hiru laurdenak koniferoak. Hori teorian. Praktikan, Sitkako izeia deitu koniferoak ikusten dira lur-estali eskualde askotan. Leitrim konderri pobretuan herritarrak ari zaizkio aurre egiten basogintza industrialari.
ARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.
Beranduegi: Aktualitateko gaiak ironia demokratikoz lantzen dituen podcasta da Beranduegi. Ostegunero ARGIAren web orrialdean aurkituko duzue ordubete inguruko irratsaioa.
800.000 langilerekin, AEBetako bigarren enplegatzaile handiena da Amazon multinazionala. Zuzendaritzaren joera antisindikalistak bidea oztopatzen diela, langileak ez dira ordea sindikatu baten baitan antolatuak. Baina COVID-19aren testuinguruak eragindako lan karga eta lan baldintza kaskarren eraginez, egoera irauli eta sindikatu bat sortzeko bidea ireki dute AEBetako hego ekialdeko Bessemergo lantokikoek. Sindikatuaren sorrerari buruzko bozketa abian da, eta baietzak irabaziz gero aurrekari garrantzitsua litzateke, Amazonen beste lantokietan ere antolaketa kolektiborako akuilu izan daitekeena.
ARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.
COVID-19arentzako txertorik gabe gera daitezke 2021ean munduko herrialde txiroenetako hamar biztanletik bederatzi. Farmaziako korporazioek jada saldutako 100 txertotatik 53 herrialde aberatsek –euskaldunok tartean– erosiak zeuzkaten, mundutarren %14 baizik ez izan arren. Urte amaierarako, nazio pobreetan txertorik ez, baina aberatsetan, herritar bakoitza hiru aldiz txertatzeko adina edukiko dute.
ARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.
Beranduegi: Aktualitateko gaiak ironia demokratikoz lantzen dituen podcasta da Beranduegi. Ostegunero ARGIAren web orrialdean aurkituko duzue ordubete inguruko irratsaioa.
Iazko azaroaren 26an ukan genuen Indiako laborarien aldarrikapenaren berri, 250 milioi laborari eta langilek jarraituriko greba historikoari esker: Indiako Parlamentuak bozkaturiko laborantzaren liberalizaziorik ez dute nahi. Egun horretan abiatu zuten New Delhi inguruko kanpamentua 250.000 bat nekazarik, hiribururako zortzi sarrerak blokeatuz. Urtarrilaren 26an, urrats bat gehiago eman eta hiriburuaren bihotzera sartu ziren, otsailaren 1erako parlamentua zutelarik helburu. Determinaturik dira, eta egunez egun, geroz eta herritar gehiago batzen zaizkie.
ARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.
2021eko uda aurretik bere populazioaren zati handi bat txertatuta eduki dezake Kubak COVID-19aren kontra, jadanik proba klinikoen 2. fasean sartuta daukan ‘Soberana 02’ txerto publiko eta nazionalak bere bidea normaltasunez burutzekotan. Horrekin lezio berri bat emana izango dio munduari: herrialde txiki batek nola zaintzen duen bere osasun burujabetza.