🎧 Entzun podcasta
Beranduegi: Aktualitateko gaiak ironia demokratikoz lantzen dituen podcasta da Beranduegi. Ostegunero ARGIAren web orrialdean aurkituko duzue ordubete inguruko irratsaioa.
Aktualitateko gaiak ironia demokratikoz lantzen dituen podcasta da Beranduegi. Ostegunero ARGIAren web orrialdean aurkituko duzue ordubete inguruko irratsaioa.
Beranduegi: Aktualitateko gaiak ironia demokratikoz lantzen dituen podcasta da Beranduegi. Ostegunero ARGIAren web orrialdean aurkituko duzue ordubete inguruko irratsaioa.
Euskaraldiaren osteko zigarroa erretzen duzuen bitartean, entzun aste honetako Beranduegi podcasta. Oraingoan, nazioartetik iritsi zaigu notizia: Namibiako Hitlerrek bere auzoko hauteskundeak irabazi ditu, baina lasai, ez du mundua kontrolatzeko intentziorik. Eta eskerrak, gu biharamunarekin harrapatu baikaitu Euskaraldia eta Durangoko Azoka pasa berritan.
Beranduegi: Aktualitateko gaiak ironia demokratikoz lantzen dituen podcasta da Beranduegi. Ostegunero ARGIAren web orrialdean aurkituko duzue ordubete inguruko irratsaioa.
Gaurko Beranduegi saioa Euskal Herriko Belarriprest transgeniko denentzat, baina bereziki, Otegirentzat. Eskertzen dugu zuen prestutasuna, podcast honek belarri asko behar ditu ahobiziak sobera ditugu eta, euskarak bezala. Eta badakizue ez garela ironia zaleak. Beraz, zuek entzun eta guk hitz egingo dugu!
Beranduegi: Aktualitateko gaiak ironia demokratikoz lantzen dituen podcasta da Beranduegi. Ostegunero ARGIAren web orrialdean aurkituko duzue ordubete inguruko irratsaioa.
Euskaraldia bete-betean, paparrean txaparik ez ipintzeko arrazoi irmoez hitz egin dugu oraingoan, baita heavy musika egiten duten taldeez eta are astunagoak diren bestelako artistez, Gaztea Sarietarako hautagai zerrendari tiraka… edo tiroka. Nafarroara egingo dugun bidaiaz ere aritu gara, zeinak ez duen loturarik tabernak irekitzearekin, noski. Tabernak. Gure elkartasun osoa bereziki txarto pasatzen ari diren Batzokiei.
Beranduegi: Aktualitateko gaiak ironia demokratikoz lantzen dituen podcasta da Beranduegi. Ostegunero ARGIAren web orrialdean aurkituko duzue ordubete inguruko irratsaioa.
Inork ez zigun esan Euskal Herrian espainol izatea zeinen nekeza den. Ba, entzun 90eko hamarkadan Kontxan izozki bat jatera ausartu ziren gazteen testigantza. Noski, jakina da beti izan garela intentso xamarrak herri honetan, Maia eta Euzkitze bezala. Guk ere ortzimugan dabiltzan izurdeengan pentsatuz, ezerezera begira egin dugu saioa. Poesia hutsa, betiko lez.
Beranduegi: Aktualitateko gaiak ironia demokratikoz lantzen dituen podcasta da Beranduegi. Ostegunero ARGIAren web orrialdean aurkituko duzue ordubete inguruko irratsaioa.
Beranduegiren hamargarren saioa baliatu dugu gure ereserki proposamena egiteko: hemendik aurrera, Eusko Gudariak kantatu ordez, Gernika koka kola abestuko dugu Euskaltzaindiak zerbait egiten duen bakoitzean. Baina egun horretatik geroz eta hurbilago egon arren, urrun gaude oraindik, eta bien bitartean, ziklismoaz, ETBren biraketa kulturalaz eta Iñarrituren hitzei esker amaitu diren gerrez arituko gara; gure estiloan, ezer asko jakin gabe, jardunean.
Beranduegi: Aktualitateko gaiak ironia demokratikoz lantzen dituen podcasta da Beranduegi. Ostegunero ARGIAren web orrialdean aurkituko duzue ordubete inguruko irratsaioa.
Saio guztiz kulturala da aste honetakoa: Argiñañoren pasarte biziki gozoak, Arzallusen historia klase musikatua, Markeztarren abizenaren zama, fikziozko telesailen gomendioak… Eta garrantzitsuena: Juan Karlos Izagirre kultur hiriburuko alkate ohiaren bisita, laburra bezain emankorra.
Beranduegi: Aktualitateko gaiak ironia demokratikoz lantzen dituen podcasta da Beranduegi. Ostegunero ARGIAren web orrialdean aurkituko duzue ordubete inguruko irratsaioa.
Korrikaren ausentziak utzitako euskal emozioen pilaketa kontrolatzera dator aurtengo EITB maratoia, kiloka azukre errimatu hartuta. Baina hainbeste goxotasun eta maitasunekin, zer egingo dugu poligorrotoan bizi garenok? Eskerrak, behintzat, eskola zaharreko positiboak azaltzen hasi zaizkigun: txirrindulariak.
Beranduegi: Aktualitateko gaiak ironia demokratikoz lantzen dituen podcasta da Beranduegi. Ostegunero ARGIAren web orrialdean aurkituko duzue ordubete inguruko irratsaioa.
Aste honetan pilotarien greba sakon aztertu dugu “Kirol eskirol” saio berezian, eta egoera ikusita, susmoa dugu pilotariek ez ote duten Euzkitze bahitu. Baina hori saio honetako partaideok eta espainiarren erdiak uste duena besterik ez da. Entzun saioa eta esango diguzue zer pentsatzen duzuen.
Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.
Beranduegi: Aktualitateko gaiak ironia demokratikoz lantzen dituen podcasta da Beranduegi. Ostegunero ARGIAren web orrialdean aurkituko duzue ordubete inguruko irratsaioa.
Ez al zenuten Elkanoren amonaren berri? Euskal historiaren orri iraultzaileetan falta zitzaigun erreferentea da, Transilvano musikariarekin batera. Baina historiari objektibotasunez begiratzeaz gain, aktualitatea ere izan dugu hizpide: Bildarraitx Zapatisten komandante berriaren eta Iruñeko alkate jaun Mayaren hitzak, denak ala denak ezin egokiagoak.