Beranduegi 4: Ibizan ere Zuriñe hankutsik

Nazioartera begira egin dugu aste honetako Beranduegi saioa: Finlandiako super txakurrak, koronabirusa usaindu dezaketenak, eta Ibiza argitzen duen izar feminista, gurean ezagunagoa Zuriñe Hidalgo bezala. Baina noski, Bingenen Jardun amaigabeak eta Arnaldoren perretxikuek ere eman digute zer esana.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBeranduegi: Aktualitateko gaiak ironia demokratikoz lantzen dituen podcasta da Beranduegi. Ostegunero ARGIAren web orrialdean aurkituko duzue ordubete inguruko irratsaioa.

Podcastera harpidetu

Beranduegi 3: Te qifsha, Bingen!

Irratsaioko gure kultur adituaren faltan, eta Araba aldetik bi kalabaza jasota ere, lortu dugu ordubeteko irratsaioa osatze. Gure GKSak markatutako bideari jarraika, noski. Eta sozialismoaren iparrorratzak Donostiako zinemaldira eraman gaitu lehendabizi, Tourmaletera gero, eta Bingen Suziriak Euskal Herrian eragindako leherketara azkenik. Bide malkartsua, inondik inora ere.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBeranduegi: Aktualitateko gaiak ironia demokratikoz lantzen dituen podcasta da Beranduegi. Ostegunero ARGIAren web orrialdean aurkituko duzue ordubete inguruko irratsaioa.

Podcastera harpidetu

Beranduegi 2: Afrika da eta

Aste honek emandako albiste garrantzitsuenak aletu ditugu beste behin Beranduegi irratsaioan. Afrika Baeta gure aurkezle kuttunak herrigintzari egindako ekarpena, negazionistek mehatxatuta Madrilen exiliatu behar izan duen Javierren egoera, ostalarien sufrimendua, eta azken berria, New York Timesen arabera euskaldunok beltzak gara. Entzun eta den dena ulertuko duzue.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBeranduegi: Aktualitateko gaiak ironia demokratikoz lantzen dituen podcasta da Beranduegi. Ostegunero ARGIAren web orrialdean aurkituko duzue ordubete inguruko irratsaioa.

Podcastera harpidetu

Beranduegi 1: Magufoon zalditeri arina

Zaldi gainean bageunde bezala egin dugu Beranduegi podcastaren lehen irratsaioa, baskoiok armada bat izan baikinen. Horregatik, Ajuria Enea konkistatu aurretik indarrak hartu eta aliatuak topatzen saiatu gara: hipsterrak, heavyak, magufoak, surflariak, UGTkoak, umeak, landistak… denok zarete ongi etorriak Beranduegi armadan.