Ipar Itsasoa Brent deituriko petrolioaren iturri emankorra izan da azken 50 urtean, baina ia hasia da urritzen, eta laster, ‘Brent’ izena eraman dezake ingurumen arazo konpongaitz batek: iturriok agortutakoan, horiek ustiatzeko eraikitako egitura handiak nork eta zein preziotan desmuntatu. Itsasoan galduta dauden hormigoi puska hauez aritu gara Pello Zubiriarekin.
🎧 Entzun podcasta
ARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.