Oasiko Kronikak 2: Iraultza balkoitik

Ez da gutxiagorako, fenomeno berriak guztiok baikaitu harrapatu, modu zuzen ala kolateralagoan. Hari eskaini diogu irratsaioko lehenbiziko eztabaida traszendentala, eta gainerako ataletan ere izan du presentziarik. Lehenbiziko saioari tiraka, atal hauek ere baditu bigarren emankizunak:

– Albisteak

– Teoren abenturak eta kalentura

– Aita ernegatua

– Erantzungailua: Nor izango da koronabirusaren hurrengo biktima?

– Ruper Ordorikaren kanta hautatua

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

#1 Nola dago Iñigito? | Oasiko Kronikak

“Extra, extra!” hementxe duzu entzungai “Oasiko Kronikak”, ARGIAko lankideek konfinamendu aroan sortu duten umorezko irratsaio edo podcast-a. Bakoitzak bere etxetik grabatu edota editatutako dosiekin, Euskal Herri osoarentzat opari. Lehen saio honek, Zaldibarkoaz eta koronabirusaz geroztik herritarrek duten kezka nagusia du izenburu: “Nola dago Iñigito?”. Oasiko Kronikak Telegram kanala ere martxan da, dosirik galdu nahi ez dutenentzat.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Oasiko Kronikak

“Oasiko Kronikak” du izena ARGIAko lankideek konfinamendu aroan sortu duten podcast edo irratsaioak. Martxoaren 22an 22:00etan entzun ahal izango da lehenengoa, ARGIAren webgunean eta sare sozialetan. Izen bereko Telegram kanala ere zabaldu dute, irratsaioa entzuten lehenengoa izan nahi dutenentzat.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Euskarazko bikoizketa: planifikatutako abandonu baten historia

Urtetik urtera okerragoak ziren lan-baldintzek probokatu zuten bikoiztaileek planto egitea 2018ko irailean, eta oraindik greban jarraitzen dute. Azken sei urte hauetan %37 jaitsi da euren lanaren balioa. Eta norabide berean doa euskarazko bikoizketaren kalitatea ere, langileen grebak eta euskal instituzioen jarrera axolagabeak eraginda. Gorka Bereziartuak Xabier Alkiza BIEUSeko kidearekin hitz egin du, eta egoeraren berri eman digu.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Kanadako autoktonoak barrikadetan, haien lurren eta denon biziaren defentsan

Geroz eta blokeatuagoa du Kanadak ekonomia. Barrikadak montaturik, otsailaren 6az geroztik dabiltza Wet´Suwet´En Lehen Nazioko herritarrak mendebaldetik ekialdera doan trenbidea blokeatzen. Egunez egun, beste Lehen Nazioetakoak zein ekologistak lotu dira borrokari eta gaurko egunean portu, autobide zein trenbide, hamarnaka blokeo egiten ari dira herri guztian zehar. Oinarrian, haien lurretatik pasa nahi dieten oliobide bat. Baina, askoz zabalagoa da jokoan dagoena.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Koronabirusa, beldurraren krisia: "Shock" ekonomikoa eta esperimentu soziala

“Koronabirusak mundua lurralde ezezagun batera eraman du” esan zuen Osasunaren Mundu Erakundearen zuzendari nagusiak, eta bazekien zerbait. Krisi ekonomikoa, errudunen sorgin ehiza, esperimentu soziala, konspirazio arrastoak… gaiaren ertz asko ukitu ditugu Pello Zubiriarekin aste honetako podcastean. Krisi global honi alarmismotik haratago begiratzea komeni da, gertatzen ari dena apur bat ulertu ahal izateko.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Kapitalismo tropikalean, herrialde aberatsetako jendeak gara kolonizatu berriak

Mendebaldeko kapitalismoa egin da mundu osoaren jabe, arerio guztiak erori ostean. Planeta mugatua baldin bada, bere amaierara iritsi ote da kapitalismoa? Ez, dio Xavier Ricard Lanata antropologoak, badauka oraindik konkistatzeko eremu bat: metropoliko lurrak, jendeak eta ondasunak kolonizatzea, hau da, Mendebalde aberatseko jendeok erabiltzea orain arte tropiko urrunetako kolonizatuak bezala. Horra kapitalismo koloniala mundu osoarentzako.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

2017tik egon zitekeen Filmin euskaraz, Jaurlaritzak lagundu izan balu

Otsailaren 17an zabaldu zen berria: Filminek euskarazko kanala zabaldu du. Albiste ona, bere horretan. Baina ez ote da apur bat berandu heldu? Eusko Jaurlaritzak izan zuen orain dela hiru urte honetarako aukera, baina ez zuen nahi izan. Gorka Bereziartuarekin aritu gara euskarazko ikus-entzunzkoen sustapenaren inguruan.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Zer dago Zaldibarko eskandaluaren atzean?

Zaldibarko zabortegia behera erori eta bi langile desagerrarazi, autopista moztu, sutea piztu, irregulartasunak agerian utzi eta inguruetan hodei gaixotzaileak zabaldu ditu, besteren artean. Instituzioen kudeaketa politikoa jo-puntuan jarri du. Honetaz guztiaz aritu gara Pello Zubiria, Estitxu Eizagirre eta Lander Arbelaitzekin.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Miliarrak banatuz erosi nahi du errugabetasuna Sackler familiak, opioideen gameluak

Bizkarreko ala buruko mina arintzeko medikuak kontseilaturiko Oxycontin erremedioa hartu eta jonki bilakatu direnak milaka dira AEBetan. Geroz eta gehiago daude gurean ere. 1999 eta 2017 urteen artean, 400.000 ziren gaindosiz hildako amerikarrak. Sackler dinastia dugu sarraskia horren erantzule eta gaur egun 2.300 salaketa ditu bere kontra. 12 miliar dolarren truke, auzibideen abandonatzea proposatzen die auzi-jartzaileei. Denek ez dute onartu tratua.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu