Sail Ofizialean Maixabel Lasaren istorioa jasotzen duen Iciar Bollainen filma aurkeztuko dute bihar. Izen bera du filmak: Maixabel, eta hura ekoitzi duen Koldo Zuazua elkarrizketatuko dugu jarraian, lehen planoan.
Sail ofizialeko filmeei, so egingo die Mikel Zumetak kritikariak; Uxue Arzelusek, berriz, beste sailetako filmen hautaketa egingo du bere kritiketan. Egunero partekatuko dituzte beren ikuspuntuak Zumetak eta Arzelusek podcastean.
Azkenik, Kursaaleko zubitik bere begirada eskainiko digu egunero Urtzi Urkizu kazetariak.
🎧 Entzun podcasta
Berria | 25. fotograma: Donostiako Zinemaldiari 25. fotograma jarriko dio Berriak. Elkarrizketak, filmen kritikak, soinu bandak, Kursaaleko zubitik kontatutako kronikak, sari banaketa… Irailaren 17tik 25era, 19:00etan.