#22 – Beñat Sarasola – Liburu bakoitzak du bere lekua

Beñat Sarasola 1984an jaio zen Donostian.  Nekez topa zezakeen NAN txartelean zizelkatzeko urte aproposagorik.  Literaturak apasionatu izan du gazte gaztetatik eta, idazlea izateaz gainera, kritikaria eta unibertsitateko irakaslea ere bada. Poesiatik eleberriaren jenerora egin du salto ‘Deklaratzekorik ez’ (Susa, 2019) lan ederrarekin. Bere etxeko apalategietan nekez topatuko duzu tartetxo bat, aitzitik, liburu bakoitzak du bere lekua. Harkaitz Canoren belauntzitik oso gertu bizi da, Egia auzoan, eta berak ere katamaraneko ateak zabaldu dizkigu. Sartu nahi?

Jarri kaskoak eta entzun!

Harpidetu eta babestu proiektua!
http://patreon.com/zuzeupod

Support the show

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Barruan Gaude: Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

 

 

Podcastera harpidetu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude