Xabildua 2×03: Europako kargagailu unibertsal berria!

– Europako Batzordeak hala onartuta, telefono eta tabletetan USB-C kargagailua erabili beharko da 2024. urterako. Apple etxearentzat kolpe gogorra, ez ordea gainontzekoentzat.

– Nintendo Direct aurkezpena ere gertutik jarraitu dugu. Datozen hilabeteetan merkaturatuko diren jokoak ikusi ditugu.

– Phishinga ere protagonista gaurkoan. WhatsAppeko segurtasun kopiak egiteko emailak amu bezala erabiltzen ari dira gure datuak eskuratu ahal izateko.

– Ez da kriptotxanponentzako momenturik onena. Txinak guztiz blokeatu baititu bere mugen barruan, eta honek eragina izan du mundu zabalean.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

xabildua podcastakXabildua Podcast: Teknologia albisteen astekaria. Egunero, esku artean erabiltzen dugun teknologia hori hobeto ulertzeko podcasta.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude