Santi Cobosen ahozko testigantzan oinarrituta, espetxearen erretratu bat da Zigor Olabarriaren Txori Urdinak liburua. Santi Cobosek (Leon, Gaztela, 1968) bizitzaren erdia eman du preso. Pairatu ditu torturak, jipoiak, muturreko isolamendua, FIES sailkapena; burutu ditu ihes saiakerak murrutik, teilatutik, kartzeleroak eta poliziak bahituz. Preso politikoekin elkartasun eta adiskidetasun harremanak egin ditu. Bere bizipenez harago, espetxe-sistema ezagutzeko kontakizuna da Santirena.
Saio honetan Txori Urdinaren kaiolako atea ireki eta Santi Cobosen ahotsa ekarri nahi izan dugu zuen belarrietara. Horretarako, bere kontakizuneko zatiak harilkatu dizkigu Zigor Olabarriak.
🎧 Entzun podcasta
ARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.