#218 Tropela.eus podcastak: 2017ko Espainiako Vuelta errepasoak – 7. etapa

Egoitz (@elizaso) arduratu da 2017ko Espainiako Vueltako 7. etaparen mini podcast hau grabatzeaz. Bertan Egoitzeko gaurkoan ere ihesaldiak etapa garaipena lortu duela kontatzen du. Bertan indartsuena Mohoric (UAD) gaztea izan da. Aipatzekoa Bol (MZN) gazteak ihesaldiari esker sailkapen nagusiko TOP10ean sartzea lortu duela. Hori bai, lider Froomek (SKY) jarraitzen du.

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.