#223 Tropela.eus podcastak: 2017ko Espainiako Vuelta errepasoak – 12. etapa

Egoitzek (@elizaso) grabatu du 2017ko Espainiako Vueltako 12. etaparen mini podcast hau. Bertan nola Marczynskik (LTS) bere bigarren etapa garaipena lortu duen kontatzen du, baita Contador (TFS) saiatu dela tarteak irekitzen. Froomek (SKY) ere susto bat izan duela aipatzen du baina oraindik ere lider jarraitzeko arazorik ez duela.

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.