Soldatapeko musikariak

Atal honetan Ander Zulaika bateria jolea elkarrizketatu dute Jagoba Salvadorrek eta Eneritz Furyakek. Eñaut Elorrieta, Olatz Salvador, Labeque ahizpak eta beste hainbatekin ibilitakoa da Zulaika, eta “soldatapeko” musikaria izateari buruz eta besteen proiektuetan aritzeari buruz aritu dira solasean. Horrez gain, Neomak, J Martina, Itoiz eta Korrikaren aurtengo kantua entzun ahal dira.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Dunbala podcastakBerria | Dunbala: Badok ataria lemazain duela, euskal musikari begiratua ematen dio Dunbala ’podcast’-ak, Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorren gidaritzapean. Batzuetan azken argitalpenen eta kontzertuen amuari kosk egin eta gaur-gaurko albisteei irakurraldi berri bat eman, eta bestetan, euskal musikaren DNA osatu duten riff, lelo, irudi eta melodien bidez, iragana da gogora dakarrena. Itsaso zabal horretako doinu ezagun gogoangarriek eta oraindik ezezagun eta berri zaizkigunek gidatuko dute saioa.

 

 

Podcastera harpidetu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude