Indiako ozeanoko atun hegats-horia desagertzeko bidean dago eta ez inguruko –Seychelleak, Somalia, Kenya…– arrantzaleen kulpaz, baizik eta Europar Batasunako itsasontzi-faktoriek suntsituta. Atun ontziratua hainbeste maite duten europarrak, beren ingurukoak kontsumitu ostean ur horietakoak ari dira ahitzen. Euskal herritarrek jakin beharko lukete horren berri, hemengo arrantza industria ere badagoelako artean.
🎧 Entzun podcasta
ARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.