S2 Pilotua – Beldurgarria izango da!

ZuZeu Podcast bueltan da! Eta Bipareta, 10 minututan eta Barruan Gaude saioez gain, Euskal Gaizkileak Seriea estrenatuko dugu. Entzun pilotua!

Euskal Gaizkileak Seriea (Beñat Hach Embarek)
ZuZeu Podcastek eta Bikoiztaile Euskaldunen Elkarteak aurkezten dute Euskal Gaizkileak seriea. Beñat Hach Embarekek zuzendutako saio honen kapitulu bakoitzean Euskal Herriko gaizkile doilorrenak ezagutuko dituzu.

10 Minututan (Maite Goñi)
Hezkuntza eta Teknologia eskutik doaz Maite Goñik zuzentzen duen saioan. Eguneroko arazo eta zalantzei erantzuna topatuko diegu.

Bipareta (Arrate Hernandez)
Gizarte gaiek bi aurpegi gutxienez izaten dituzte. Erreportaje saio honetan txanponaren bi aldeak agerian utziko ditu Arrate Hernandezek.

Barruan Gaude (Oier Aranzabal)
Elkarrizketa podcasta, baina zeozer gehiago. Oier Aranzabalen eskutik, pertsonaien etxeetara sartuko gara grabagailua eskuan. Etxeetako sotoraino. 

Adi zure podcast plataformari!

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | 10 minututan: 10 minututan gauza asko egin daitezke. Maite Goñik zuzentzen duen podcast honetan teknologia eta hezkuntza lotzen dituen hariari tirako diogu baina. Eskolan aplikatzeko trikimailu errazak, bogako aplikazioak edo azken joerak ekarriko ditugu mahai gainera. Ba al dituzu 10 minutu?

 

 

Podcastera harpidetu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude