Kategoriak
Bipareta Podcastak ZuZeu Podcast

S2-E2 – Itsua, ikusi nahi ez duena

Eta gorra berriz entzun nahi ez duena. Jendarteak askotan ez du entzun nahi edo beste alde batera begiratzen du zenbait kolektiboren arazoei bizkarra emanda. 

Atal honetan irisgarritasunaren alorretik erreparatu diegu aurrerapen teknologikoei. Hauek sortzen dituzten aukera eta erronkei. Behar bereziak dituzten bi kolektibotako ahotsak bildu ditugu: Joxean Txintxurreta eta Ramoni Jauregi Begiris elkarteko pertsona itsuenak, batetik, eta Aitor Bedialauneta Euskal Gorrak Federazioko presidentearena, bestetik.

Myriam Arrue EHUko Informatika Fakultateko irakasle eta Egokituz ikerketa taldeko kideak ere parte hartu du erreportajean.

Jarri kaskoak eta sakatu play!

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Bipareta: Astero bi gai landuko dituen mahai-ingurua da Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta. ZuZeuko erredakzioak aukeratutako gai batekin joko diogu lehen hormari, eta bigarrenean kanpoko erredakzio batetik datorren kazetari gonbidatuak ekarriko du mintzagaia. Zu ere bi pareten artean sartzeko prest?

 

 

Podcastera harpidetu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude