Kategoriak
Euskal Gaizkileak

S1-E8 – Belateko lapurrak

XIX. mende hasieran milaka eta milaka erromesek zeharkatzen dute Euskal Herria Donejakue bidea egiten. Konpostelara iristeko hamaika oztopo saihestu behar dituzte erromesek: mendi garaiak, animalia basatiak… eta bidelapurrak. 1809. urtean bidaiariei ikara berezia eragiten dien puntu bat sortu da: Belateko mendatea. Irun edo Orreaga aldetik Iruñera iritsi nahi duen orok igaro behar du, eta, gaur-gaurkoz, gehiengoak bere dirua galdutzat eman dezake; hori, kasu onenean… askok bizia bera ere galtzen baitute bidean.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Euskal GaizkileakZuZeu Podcast | Euskal Gaizkileak: Gure herrian gertaturiko krimen ugarik abesten ditugun kantuetan gordeta biziraun dute, urte luzeetan zehar. Hasier Etxeberriak, horretaz jabetuta, artikulu serie bat hasi zuen duela ez asko. Orain podcast bihurtu ditugu, Bikoiztaile Euskaldunen Elkartearekin elkarlanean. Kapitulu bakoitzean krimen bat, gaizkile bat, ezagutuko duzu, eta berau gordetzen duen abestia.

 

 

Podcastera harpidetu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude