S1-E7 – Bipareta: Maskulinitatea auzitan eta Maiatzeko Plazako amak

Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta saioak bi horma ditu, eta bakoitzari gai batekin joko diogu. Lehen gaia ZuZeuko erredakzioak aukeratuko du eta bigarrena kanpoko erredakzio batetik ekarriko digute.

Lehen pareta: ZuZeuko erredakzioan gizonezko asko ditugu, eta aukera probestea okurritu zaigu, zer eta maskulinitateaz hitz egiteko. Horretarako, Jokin Beristain TOKA gizon taldeko kidea gonbidatu dugu. TOKAko kideek astero dute hitzordua maskulinitate ereduak zalantzan jarriz, beste eredu osasuntsu eta justuago batera bidea egiteko.

Bigarren pareta: 42 urte bete dira Maiatzeko Plazako amak lehen aldiz kalera irten zirenetik. Beren seme-alabak lapurtu, bahitu eta ukatu dizkiete urte luzetan zehar, eta oraindik ere borrokak aurrera darrai. Kasuek zabalik segitzen dute. Ainara Lertxundi Gara egunkariko nazioarteko saileko kidea da eta azken 10 urteotan 3 aldiz elkarrizketatu du Nora Morales de Cortiñas Madres de Plaza de Mayo linea fundadorako kidea. 

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Bipareta: Astero bi gai landuko dituen mahai-ingurua da Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta. ZuZeuko erredakzioak aukeratutako gai batekin joko diogu lehen hormari, eta bigarrenean kanpoko erredakzio batetik datorren kazetari gonbidatuak ekarriko du mintzagaia. Zu ere bi pareten artean sartzeko prest?

 

 

Podcastera harpidetu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude