Irakasle batek ikasle bat Twitterren blokeatzea zilegi da? Galdera zaila da erantzuten, edo agian ez, baina ziur irakasle bakoitzak izango duela bere ikuspuntua. Bere irizpidea. Tira, sarean badira hainbat bizikidetza arau, komunikatzeko eta harremanak izateko unean kontutan izan behar ditugunak. Netiketa deitzen zaie (Netiquette ingeleraz) eta 1995ean idatzi ziren lehenengoz. Maite Goñik zirt edo zart azalduko dizu.
Hauxe duzu ’10 minututan’ podcastaren lehen denboraldiko azken atala, oroitu gainerakoak ere entzungai dituzula zure audio plataforma kuttunean.
Erreferentziak:
Maha Abed – General guide to Netiquette.
Bryan Lunduke – Looking at 1995 netiquette …in 2019
Zerekin geratuko gara?
http://www.netiquetate.com/
🎧 Entzun podcasta
ZuZeu Podcast | 10 minututan: 10 minututan gauza asko egin daitezke. Maite Goñik zuzentzen duen podcast honetan teknologia eta hezkuntza lotzen dituen hariari tirako diogu baina. Eskolan aplikatzeko trikimailu errazak, bogako aplikazioak edo azken joerak ekarriko ditugu mahai gainera. Ba al dituzu 10 minutu?