Raparen bueltan, La Basurekin

Euskal Herriko rap musikaren eszena izan dute hizpide ‘Dunbala’ podcastaren atal honetan. Horretaz hitz egiteko La Basu gonbidatu dute, gurean ibilbide luzeenetakoa duen rap abeslaria. Luze eta zabal mintzatu dira hip hop kulturaz, euskarazko rapaz, emakumearen eta raparen arteko harremanaz, zuzenekoez eta abar. Horrez gain, Orbain Unit eta TOC taldeen kantu berriak izan dituzte aipagai Jagoba Salvador eta Eneritz Furyakek.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Dunbala podcastakBerria | Dunbala: Badok ataria lemazain duela, euskal musikari begiratua ematen dio Dunbala ’podcast’-ak, Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorren gidaritzapean. Batzuetan azken argitalpenen eta kontzertuen amuari kosk egin eta gaur-gaurko albisteei irakurraldi berri bat eman, eta bestetan, euskal musikaren DNA osatu duten riff, lelo, irudi eta melodien bidez, iragana da gogora dakarrena. Itsaso zabal horretako doinu ezagun gogoangarriek eta oraindik ezezagun eta berri zaizkigunek gidatuko dute saioa.

 

 

Podcastera harpidetu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude