Pandemiaren itzala

Hamaika analisi egin litezke koronabirusak sortutako egoera sozial, ekonomiko eta psikologikoen inguruan, baina Berria FMn ikuspegi feministatik helduko diogu gaiari. Zer zen gure egunerokoaz orain bi aste? EHUko garbitzaileak greban ziren lan badintzak hobetzeko, baina, orain, lanera itzuil behar izan dute denek, nahiz eta ez diote aldarrikapenei uko egin. Nola egin diote aurre egoerari saltzaile eta zaintzaileek? Nola antolatu dira zaintza eta babes sareak hainbat herri eta auzoetan? Zergatik hil dituzte hiru emakume astebetean, indarkeria matxistaz?

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Berria FMBerria | Berria FM: BERRIA egunkariaren podcast feminista da Berria FM. Puri-purian dauden gaiei genero ikuspegitik heltzeko espazioa. Bi astetik behin, asteazkenetan patxadaz landuko dira gaiak, baina zorroztasunik ez zaio falta podcastari. Izan ere, saioa Maider Galardi F. Agirre kazetariak gidatuko badu ere, hainbat kolaboratzailek eta BERRIAko beste zenbait langilek ere parte hartuko dute bertan. Ahots askotako podcast feminista, horixe da Berria FM.

 

 

Podcastera harpidetu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude