Palestinako hazien zaindaria

26 urte nituen eta Palestinara iritsi berria nintzen. Oraindik ez nuen ia inor ezagutzen. Nahiko galduta nengoen. Baina udaberriaren omenez nire pisukideak antolatu zuen barbakoa batean neska palestinar bat hurbildu zitzaidan. “Kaixo, Vivien Sansour naiz”, esan zidan, “iritsi berria zarela esan didate. Ongi etorri Palestinara”. Neska ezezagun hura limoi oso bat jaten ari zen, azalarekin eta guzti.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBerria | Zaitun: Zerutik begiratuta, tanto berdeak dirudite. Olibondoak Mediterraneoko paisaia, Italiatik Palestinara, janzten duten milurteko zuhaitzak dira. “Gure arbolek hitz egingo balute…”, esan zidan behin emakume palestinar batek. Historiaren testigu mutuak direla pentsatuko dute askok, baina haien fruituek, olibek, hizkuntza unibertsala hitz egiten dute. Horregatik, Zaitun deitu diogu Podcast honi. Oliba esateko arabierara jo dugu, erroetara. Bi astetik behin Mediterraneoko txoko desberdinetako kontuak hurbilduko dizkizuegu. Istorio batzuk, Italiako nondik-norako politikoei buruz. Beste batzuk, berriz, ahanzturara kondenatuak diruditen errefuxiatuen inguruan. Denak oliba zukuaren gustu fresko eta, zergatik ez, mikatzarekin.

 

 

Podcastera harpidetu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude