Kategoriak
Argiaren podcastak

Zer dago Zaldibarko eskandaluaren atzean?

Zaldibarko zabortegia behera erori eta bi langile desagerrarazi, autopista moztu, sutea piztu, irregulartasunak agerian utzi eta inguruetan hodei gaixotzaileak zabaldu ditu, besteren artean. Instituzioen kudeaketa politikoa jo-puntuan jarri du. Honetaz guztiaz aritu gara Pello Zubiria, Estitxu Eizagirre eta Lander Arbelaitzekin.

šŸŽ§ Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Berria FM

Jokoz Kanpo

Azken orduko albisteak landuko ditugu Berria FMren 7. atalean: emakume futbolariek beren baldintzak hobetzeko sinatu berri duten akordioaz arituko gara. Ainhoa Azurmendi kirol teknikari eta adituarekin izango gara, baita Ainhoa Tirapu Athleticeko jokalariarekin eta Iraia Iparragirre Realekoarekin ere. Ramoniren bozgorailua eta Ainara Arratibel BERRIAko kirol saileko kazetariaren puntua ere ez dira faltako.

šŸŽ§ Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Berria FMBerria | Berria FM: BERRIA egunkariaren podcast feminista da Berria FM. Puri-purian dauden gaiei genero ikuspegitik heltzeko espazioa. Bi astetik behin, asteazkenetan patxadaz landuko dira gaiak, baina zorroztasunik ez zaio falta podcastari. Izan ere, saioa Maider Galardi F. Agirre kazetariak gidatuko badu ere, hainbat kolaboratzailek eta BERRIAko beste zenbait langilek ere parte hartuko dute bertan. Ahots askotako podcast feminista, horixe da Berria FM.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Argiaren podcastak

Miliarrak banatuz erosi nahi du errugabetasuna Sackler familiak, opioideen gameluak

Bizkarreko ala buruko mina arintzeko medikuak kontseilaturiko Oxycontin erremedioa hartu eta jonki bilakatu direnak milaka dira AEBetan. Geroz eta gehiago daude gurean ere. 1999 eta 2017 urteen artean, 400.000 ziren gaindosiz hildako amerikarrak. Sackler dinastia dugu sarraskia horren erantzule eta gaur egun 2.300 salaketa ditu bere kontra. 12 miliar dolarren truke, auzibideen abandonatzea proposatzen die auzi-jartzaileei. Denek ez dute onartu tratua.

šŸŽ§ Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Berria New Yorkeko munduak

Bernie zaharra

Bernie Sanders-ek irabazi zituen New Hampshire-ko primarioak eta Iowan ere aurretik geratu zen bozketan. Pixkanaka pixkanaka aurrera doa bere iraultza txikia. Bere ustez ezinezkoa da, Estatu Batuetan, munduko lehen ekonomia izanik, Europako antzeko osasun sare publikorik ez egotea. Mitinetan esaten duenez Estatu Batuetako biztanleen ehuneko 1ak du aberastasunaren ehuneko 20a.

šŸŽ§ Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBerria | New Yorkeko munduak: Euskaldunon egunkarian eta Berrian aritu nintzen astero zutabeak idazten. Zutabeak niretzako halako memoria-kutxa txikiak ziren. Eguneroko bizitzatik hartzen nituen gaiak, irudiak, eszenak. Idatzi eta gero, hantxe geratzen ziren gordeta, egunkariko kutxatxoan. Argazkiak ateratzea bezala zen, bizitzako une jakin bat jasotzen zuten. Orain berriz hasiko naiz zeregin berarekin, zuek kutxak zabaldu besterik ez duzue egin behar.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Argiaren podcastak

Presoen osasuna, bazter utzitako eskubide hori

Eskutik doaz espetxea eta heriotza. Hango eta hemengo kartzeletan hildako pertsonen zifrak behatu besterik ez dago murru artean heriotza zeinen presente dagoen antzemateko. Instituzioak kustodiapean diren norbanakoen birgizarteratzea eginkizun duela esanagatik ere, espetxe baldintzek suntsitzailetik integratzailetik baino gehiago dutela, ez da gauza berria. Baldintzok preso dauden norbanakoen osotasuna degradatu egiten dute, espetxe barruko heriotza tasa altua izanik horren muturreko adierazle. Iazko urtean distantzian gertu jo du alerta errealitate horrek: Zaballako makro-kartzelan bost preso hil dira 2019an, eta seigarren bat Martutenen.

šŸŽ§ Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
10 minututan ZuZeu Podcast

S2-E13 – 3D inprimagailuak eta ikasketa zerbitzua, David MuƱoz

 Gaurkoan heziketaren alde ederrenetako batez ariko gara, ikasketa zerbitzuaz alegia. Don Bosco lanbide heziketa ikastetxeko irakaslea da David MuƱoz eta Irribarreak Marrazten esperientziaren arduradunetako bat. Ekimen honen bitartez 3D inprimagailuekin esku ortopedikoak egin eta banatu zituzten haien beharra zutenen artean. Azken finean horixe baita ikasketa zerbitzua: kurrikulum akademikoa komunitatearen zerbitzura jartzea. Hala, ikasleek ikasteaz gainera komunitatearen arazo edo kezka bati erantzuten diote.

Jarri kaskoak eta entzun!

Harpidetu Patreonen eta babestu gure proiektua!
https://www.patreon.com/zuzeupod

Bidali zure galdera
10 minututan Telegram:
https://t.me/hamarminututan

šŸŽ§ Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | 10 minututan: 10 minututan gauza asko egin daitezke. Maite GoƱik zuzentzen duen podcast honetan teknologia eta hezkuntza lotzen dituen hariari tirako diogu baina. Eskolan aplikatzeko trikimailu errazak, bogako aplikazioak edo azken joerak ekarriko ditugu mahai gainera. Ba al dituzu 10 minutu?

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Zaitun

Etorri nirekin Erroma ezagutzera

Erroma erdigunetik pasiatzea amesgaiztoa da egun askotan. Fontana di Trevi oraindik okerragoa. Zenbat argazki aterako ote dizkiote? Zenbat traola izango ote ditu Instagramen? Posible balitz, askok hankak iturrian sartuko lituzteke, eta Dolce Vitaren Anita Ekberren eszena famatua kopiatu.

šŸŽ§ Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBerria | Zaitun: Zerutik begiratuta, tanto berdeak dirudite. Olibondoak Mediterraneoko paisaia, Italiatik Palestinara, janzten duten milurteko zuhaitzak dira. “Gure arbolek hitz egingo balute…”, esan zidan behin emakume palestinar batek. Historiaren testigu mutuak direla pentsatuko dute askok, baina haien fruituek, olibek, hizkuntza unibertsala hitz egiten dute. Horregatik, Zaitun deitu diogu Podcast honi. Oliba esateko arabierara jo dugu, erroetara. Bi astetik behin Mediterraneoko txoko desberdinetako kontuak hurbilduko dizkizuegu. Istorio batzuk, Italiako nondik-norako politikoei buruz. Beste batzuk, berriz, ahanzturara kondenatuak diruditen errefuxiatuen inguruan. Denak oliba zukuaren gustu fresko eta, zergatik ez, mikatzarekin.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Tropela Podcastak

#386 Tropela.eus podcastak: 2020ko denboraldia badator!

2020ko denboraldia hasi da, baina benetako denboraldia Tropelan otsailaren 28an abiatuko da, orduan irekiko baitira lehen kinielak egiteko epea. Strade Bianchetik hasi eta Lombardiara, martxotik urrira, 27 lehiaketaz osatutako egutegia izango du aurtengo denboraldiak.

Txirrindulariek ekin diote denboraldiari Australian abiatuta, eta bai Tropelaren egutegia, bai denboraldi hastapena, zein talde berrien inguruan, Imanol Llucia (@imanolllucia), Iban Perez (@piban) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira podcast berri honetan.



šŸŽ§Ā Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Berria New Yorkeko munduak

Oroitzapenak nola babestu

ā€œBehatu Central Park inguruko eraikin berriei. Hutsik daude gehienak. Munduko aberatsek erosten dituzte baina ez da inor bizi bertanā€. Hori diost lagun batek parketik paseatzen.
Alokairuen garestitze horrek hiria aldatu du. Jende pobrea auzoetara joaten ari da. Sasoi bateko artistak ez dute lekurik kreatzeko. Hiriak berak bultzatzen ditu kanpora. Halako hautespen natural bihozgabe bat egiten du eta dirurik ez baduzu kanpora zoaz. Hiria aberatsez betetzen ari da. Baina sormenak, espiritu kritikoak, behar du beste ingurumari bat hasteko. Eta hori ari da galtzen gaur egun New York.

šŸŽ§ Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBerria | New Yorkeko munduak: Euskaldunon egunkarian eta Berrian aritu nintzen astero zutabeak idazten. Zutabeak niretzako halako memoria-kutxa txikiak ziren. Eguneroko bizitzatik hartzen nituen gaiak, irudiak, eszenak. Idatzi eta gero, hantxe geratzen ziren gordeta, egunkariko kutxatxoan. Argazkiak ateratzea bezala zen, bizitzako une jakin bat jasotzen zuten. Orain berriz hasiko naiz zeregin berarekin, zuek kutxak zabaldu besterik ez duzue egin behar.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Argiaren podcastak

Martinika eta Guadalupe kutsatu dituzte intsektizidekin

1972tik 1993ra arte aritu ziren Chlordecone izeneko intsektizida Martinikako eta Guadalupeko banana plantazioetan hedatzen. Produktua minbizi-emaile eta nahasle endokrino zela jakinda ere, erabilpena baimentzeko hautua egin zuen Frantziako Estatuak. Gaur egun osoki kutsatuak dira Frantziaren menpe diren bi irla horiek: lurrak, urak eta herritarrak, guztiak kutsatuta. Borroka ekologista ikuspegi dekolonialistatik eramateko beharra argi uzten du eskandalu horrek.

šŸŽ§ Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu