Ez gara ari deseskalatzen, rapelatzen ari gara, berriak ematen dugu kirol munduan. Baina beno, bagoaz beheraka apurka apurka eta normaltasun berrira hurbildu ahala ari gara gure eskubideak berreskuratzen: terrazak, kirola, lana eta kontsumoa. Baina hala ere, guk ondo dakigu, dena ez dela hain ongi aterako.
Aurrekoetan bezala, tertuliaz gain, dozena erdi atal gehiagok osatu dute emankizuna: Albisteak, Teoren abenturak eta kalentura, Aita ernegatua, Erantzungailua: Nor izango da koronabirusaren hurrengo biktima?, eta Ruper Ordorikaren kanta hautatua.
Gogoratu, bestalde, Telegram kanala ere sortu dute irratsaioko kideek. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dute bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.
🎧 Entzun podcasta
ARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.