Navarra Sumak gogor ekin dio atzeraldiari, ez dago ia atzerapausorik ematen ez duen asterik. Batean euskararen ordenantzak direla, bestean mugikortasuna edo hirigintza, eta hurrengoan sanferminetako txupinazoa, udal karguen dietak edo haur eskolak. Kontraerreformaren unea da: udal agintearen makina gelan tente, galdara ikatzez betetzea agindu du Enrique Mayak eta ozen jaurti du: “Goazen iraganera!”.
🎧 Entzun podcasta
ARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.