Musikarien arteko kolaborazioak

Unean uneko kolaborazioa, musikarien artean hain ohikoa den elkarlan mota hori, izan da atal honetako ardatz eta gai nagusia. Saioa osatzeko zerrenda “apur bat nostalgikoa” prestatu dute Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorrek, eta besteak beste Mikel Laboa eta Ruper Ordorika, Kaskezur eta Miren Narbaiza, Gatibu eta Izaro edota Pelax eta Telmo Trenor entzun ahal izango ditugu.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Dunbala podcastakBerria | Dunbala: Badok ataria lemazain duela, euskal musikari begiratua ematen dio Dunbala ’podcast’-ak, Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorren gidaritzapean. Batzuetan azken argitalpenen eta kontzertuen amuari kosk egin eta gaur-gaurko albisteei irakurraldi berri bat eman, eta bestetan, euskal musikaren DNA osatu duten riff, lelo, irudi eta melodien bidez, iragana da gogora dakarrena. Itsaso zabal horretako doinu ezagun gogoangarriek eta oraindik ezezagun eta berri zaizkigunek gidatuko dute saioa.

 

 

Podcastera harpidetu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude