Maite Arroitajauregirekin elkarrizketa, Goya saria jaso berritan

Urtebeteko ibilbidea egin du ‘Dunbala’ podcastak, eta urtemugak beste albiste pozgarri batekin egin du bat. Izan ere, aste honetan jaso du Maite Arroitajauregi musikariak Espainiako zinema Akademiak ematen duen Goya saria, Aran Callejarekin batera ‘Akelarre’ filmerako egindako musikarengatik. Lan horretaz eta Mursegoren hurrengo proiektuez luze eta zabal mintzatu da Arroitajauregi.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Dunbala podcastakBerria | Dunbala: Badok ataria lemazain duela, euskal musikari begiratua ematen dio Dunbala ’podcast’-ak, Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorren gidaritzapean. Batzuetan azken argitalpenen eta kontzertuen amuari kosk egin eta gaur-gaurko albisteei irakurraldi berri bat eman, eta bestetan, euskal musikaren DNA osatu duten riff, lelo, irudi eta melodien bidez, iragana da gogora dakarrena. Itsaso zabal horretako doinu ezagun gogoangarriek eta oraindik ezezagun eta berri zaizkigunek gidatuko dute saioa.

 

 

Podcastera harpidetu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude