Lumi taldearekin elkarrizketa

“Bezperen dirdira” diskoa kaleratu zuenetik Lumi taldea elkarrizketatzeko abagunearen zain egon dira Jagoba Salvador eta Eneritz Furyak, biziki interesgarria iruditu baitzaie Ziburuko bikoteak grabatu duen bigarren lan luzea. Hortaz, Nahia Zubeldia eta Manu Mathys taldekideekin solasaldi luze eta mamitsua izan dute ikasturte honetako azken atalean. Horrez gain, argitaratu berri den Mikel Laboa eta Artze anaien “Ikimilikiliklik” ikuskizunaren zuzeneko grabazioa hizpide izan dute.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Dunbala podcastakBerria | Dunbala: Badok ataria lemazain duela, euskal musikari begiratua ematen dio Dunbala ’podcast’-ak, Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorren gidaritzapean. Batzuetan azken argitalpenen eta kontzertuen amuari kosk egin eta gaur-gaurko albisteei irakurraldi berri bat eman, eta bestetan, euskal musikaren DNA osatu duten riff, lelo, irudi eta melodien bidez, iragana da gogora dakarrena. Itsaso zabal horretako doinu ezagun gogoangarriek eta oraindik ezezagun eta berri zaizkigunek gidatuko dute saioa.

 

 

Podcastera harpidetu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude