Lilurarik ez (datorrenari)

Koronabirusak osasun arloan ez ezik, gizarteko beste zenbait eremutan ere eragin du. Gainera, etxeetan bakartzeak agerian utzi ditu herritar batzuen eta besteen arteko diferentzia sozioekonomikoak. Desberdinkeria horiei aurre egiterik egongo al da konfinamenduaren ostean? Sortuko al da hori iraultzeko kontzientziarik, ala, bere horretan iraungo dute lan ikusezinek, soldata arrakalak eta egungo estatu eta ekonomia egiturek? Horren bueltan aritu gara Jule Goikoetxea EHUko irakasle eta politologoarekin eta Arantxa Iraola Berriako kazetariarekin. Ramonik ere bota du bere ikuspegia, eta Oihana Teyseyreren puntuak itxiko du saioa, begirada Ipar Euskal Herrian jarriz.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Berria FMBerria | Berria FM: BERRIA egunkariaren podcast feminista da Berria FM. Puri-purian dauden gaiei genero ikuspegitik heltzeko espazioa. Bi astetik behin, asteazkenetan patxadaz landuko dira gaiak, baina zorroztasunik ez zaio falta podcastari. Izan ere, saioa Maider Galardi F. Agirre kazetariak gidatuko badu ere, hainbat kolaboratzailek eta BERRIAko beste zenbait langilek ere parte hartuko dute bertan. Ahots askotako podcast feminista, horixe da Berria FM.

 

 

Podcastera harpidetu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude