Kolore sorta zabaltzen

Espainiako Gobernua ontzen ari den Trans Legeari buruz arituko gara 26. podcastean. Errepaso bat egingo dugu aurrena: Euskal Herrian trans egoeran dauden pertsonek zein nolako prozeduretatik pasatu behar dira gaur egun? Hego Euskal Herrian gaur egun nolakoa da araudia? Lege horrek zein ondorio izan ditzake? Azken horri buruz aritzeko Kattalin Minner idazle eta mugimendu feministako kide eta Aitzole Araneta berdintasun teknikaria eta trans aktibista izango dira saioan. Lohitzunerena da umore tartea, eta puntua, Maider Galardirena.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Berria FMBerria | Berria FM: BERRIA egunkariaren podcast feminista da Berria FM. Puri-purian dauden gaiei genero ikuspegitik heltzeko espazioa. Bi astetik behin, asteazkenetan patxadaz landuko dira gaiak, baina zorroztasunik ez zaio falta podcastari. Izan ere, saioa Maider Galardi F. Agirre kazetariak gidatuko badu ere, hainbat kolaboratzailek eta BERRIAko beste zenbait langilek ere parte hartuko dute bertan. Ahots askotako podcast feminista, horixe da Berria FM.

 

 

Podcastera harpidetu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude