Interneteko ur sakonak: Gurasoen kontrolerako tresnak

Adingabeek erabiltzen dituzten gailu edo aplikazio gehienek arriskuetatik babesteko aukera teknikoak dituzte. Gurasoek horiek balia ditzakete, besteak beste, adingabeek eduki desegokietara sartzea saihesteko, haiek iragazi eta blokeatuz. Baina funtzionalitate gehiago ere badituzte. Gaur guraso-bitartekaritza bideratzeko aukerez hitz egingo dugu: estrategia aktiboak eta murriztaileak.

Erabilitako loturak:

Internet segura for kids (guraso-bitartekaritzarako gida): https://www.is4k.es/de-utilidad/recursos/guia-mediacion-parental

Incibe: https://www.incibe.es/

kontuz datos https://www.avpd.euskadi.eus/s04-kontuz00/eu/contenidos/informacion/udcd/eu_udcd/decides.html

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | 10 minututan: 10 minututan gauza asko egin daitezke. Maite Goñik zuzentzen duen podcast honetan teknologia eta hezkuntza lotzen dituen hariari tirako diogu baina. Eskolan aplikatzeko trikimailu errazak, bogako aplikazioak edo azken joerak ekarriko ditugu mahai gainera. Ba al dituzu 10 minutu?

 

 

Podcastera harpidetu