Sare sozialetako eta kaleetako ezinikusi eta ezadostasun ideologikoak fsikoki desagertu egin dira eta nor bere estilo eta balioen araberako jendearekin baino ez da elkartzen orain. Beste guztiak beste existentzia plano batean, beste frekuentzia batean daude. Hurbil, baina urrun. Existentzia modulatu eta paraleloetan. Egun mundu guztia bere frekuentzian bizi da, nor bere kordakoekin, besteekin kontakturik eduki behar izan gabe, eta dial bakoitza ideologikoki homogeneizatu da denon erosotasunerako.
VECON jardunaldietan jokatutako Zazpi Frekuentzia abenturaren bigarren eta azken zatia.
🎧 Entzun podcasta
Gramofonoa | etzi.pm: Etzi izan nahi duguna gaur eztabaidatzeko tresna Itsas nabigazioaren oinarrietako bat beti izan da aurreikuspenak egin eta ezezagunak diren itsas bideetan barrena nabigatzea, batzuetan aberastasunak, lurralde edo bide berriak aurkitu asmoz eta beste askotan ezezaguna zaigun horretan etorkizun hobeak bilatu eta eraikitzeko. Gaur egun ordea, dena ezaguna dela iruditzen zaigun garai hauetan, zeinetan batzuk ia historiaren amaiera aldarrikatu duten, etorkizun hobe edo ezberdinen bila ekiteko grina lausotu zaigu, eta horrekin batera etorkizuna helburu, aurreikuspenak egiteko gaitasuna. etzi.pm etorkizunak eraikitzeko bidean nabigatzeko tresna izateko asmoarekin jaio zen eta gramofonoa, teknologia eta jendarte gaiak uztartuz, etorkizun horiek hedatzeko.