Ikasitakoa erakusteko jarduera digitalak (II)

Gure gaurko aletxo hauek aurreko saioa osatze aldera dakartzagu, laguntzeko eta landutako gaien laburpen gisan baliagarri izango direlakoan, eta zuri entzule milesker danagatik eta urrenarte!

Zein jarduera digital egin ditzakete ikasleek ikasitakoa erakusteko eta ebaluazioa nola egin? TED Talk, hitzaldiak, liburuxka digitalak, aldizkari digitalak, eskolako egunkariak, denbora lerroak, foroak, mapa kontzeptualak, audio grabaketak, podcastak, bideoak eta animazioak egiteko tresna eta herramintak, jarduera eta ariketak egiteko modu eta ideia ezberdinak dakartzagu hirugarren denboraldiko azken saio honetan, hemen:

Tresna eta herraminta asko dago, badakizu, interesgarri eta erraz derizkiogun batzuk ekarri ditugu baina bada gehiago nola ez… Denbora lerroak sortzeko aukera dugu adibidez (historia, literatura lantzeko), garapen kronologikoak, sekuentziazioak, ikusteko aukerak sortuz, prozesu metakognitiboak landuz, korrelazioak, etab. Puntu zehatzetan irudiak, audioak txertatuz, aberastea de xedea. tiki toki, genially, canva. Mapa kontzeptualak, edukiak egituratu eta erlazioak bilatzeko adibidez. mindomo, popplet. Audio grabaketak eta Podcastak, elkarrizketak egiteko, erreportaiak, informatiboak egiteko, proiektu moduan.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | 10 minututan: 10 minututan gauza asko egin daitezke. Maite Goñik zuzentzen duen podcast honetan teknologia eta hezkuntza lotzen dituen hariari tirako diogu baina. Eskolan aplikatzeko trikimailu errazak, bogako aplikazioak edo azken joerak ekarriko ditugu mahai gainera. Ba al dituzu 10 minutu?

 

 

Podcastera harpidetu