Kategoriak
Hodeia ez da existitzen

Hodeia ez da existitzen 2×03: Sakananet sare mankomunatua

Saio honetan Sakananet proiektua zer den azaldu digute gure gonbidatuek: Oihana Olaberria Jaka (Arakilgo alkatea), Iker Manterola Matxain (Sakanako Garapen Agentziako arduraduna) eta Maialen Martiarena (Guifinet Fundazioa).Sakananet zuntz optikoko sare mankomunatua da eta sakandar guztiei Interneteko konexioa eskaintzea du helburu, operadore handiek errentagarriak ez zaizkielako baztertutako herri, industrialde eta landa-eremuetara ere iritsiz. Sare honetan finantzazioa, mantentzea eta gobernantza era mankomunatuan egiten da erabiltzaile eta tokiko erakundeen artean.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakHodeia ez da existitzen: Hilabetean behin zabalduko da Podcasta eta bertan teknologiaren inguruko albisteak, erreportajeak, elkarrizketak, liburu eta dokumental gomendioak eta fikzioak landuko dira, besteak beste. Helburua euskaraz sortutako dibulgazio saio bat egitea da, eztabaidak zabalduz eta eremu kualifikatuetatik urrundu asmoz.

 

 

 

Podcastera harpidetu

iametza-(e)tik

Zure proiektuak behar duen lekura iristen laguntzeko prest gaude, izan biderik ederrena, laburrena edo azkarrena. Zu eta zure hartzailea lotzeko gure bi jakintza nagusiak erabiliko ditugu: komunikazioa eta teknologiak. Ametzagaiña taldea osatzen dugu ARGIA, Antza eta Adurrekin batera, denetara 70 lagunetik gorako taldea osatuz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude