Kategoriak
Hodeia ez da existitzen

Hodeia ez da existitzen #21 – #Euskarabildua2024 hausnarketa Miren Berasategi eta Maider Likonarekin

Saio honetan 2024ko Euskarabildua ‘Artifiziala ez den teknologia’ jardunaldian atera ziren ideia nagusiei buruzko hausnarketa egin dugu. Euskarabilduan teknologiak demokraziarekin, identitatearekin eta erantzukizun kolektiboarekin duen harremanari buruz eztabaidatu genuen. Eta hausnarketa honetarako, bertan egon ziren bi emakume ditugu saio honetan: Maider Likona, informatikako ingeniaria eta Bikonet operadoreko kidea, eta Miren Berasategi, Komunikazioan doktorea, Deustuko Unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakHodeia ez da existitzen: Hilabetean behin zabalduko da Podcasta eta bertan teknologiaren inguruko albisteak, erreportajeak, elkarrizketak, liburu eta dokumental gomendioak eta fikzioak landuko dira, besteak beste. Helburua euskaraz sortutako dibulgazio saio bat egitea da, eztabaidak zabalduz eta eremu kualifikatuetatik urrundu asmoz.

 

 

 

Podcastera harpidetu

iametza-(e)tik

Zure proiektuak behar duen lekura iristen laguntzeko prest gaude, izan biderik ederrena, laburrena edo azkarrena. Zu eta zure hartzailea lotzeko gure bi jakintza nagusiak erabiliko ditugu: komunikazioa eta teknologiak. Ametzagaiña taldea osatzen dugu ARGIA, Antza eta Adurrekin batera, denetara 70 lagunetik gorako taldea osatuz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude