Kategoriak
Hodeia ez da existitzen

Hodeia ez da existitzen #20 – Txikilinux Eguna II: Euskarak Software librea behar du

Donibane Ikastolan Txikilinux zerbitzaria instalatu dute eta ospatzeko Txikilinux egunaren bigarren edizioa antolatu dute. Bertan egon gara Peio Etxeleku, Donibane ikastolako zuzendariarekin hitz egiten. Egunak aditu ezberdinak elkartu dituela aprobetxatu dugu eta gaia ikuspuntu ezberdinetatik lantzeko mahai-inguru bat antolatu dugu Egoitz Urrutikoetxea, Seaskako hezkuntza arduraduna; Iñigo Gebara, Bigarren hezkuntzako teknologia eta informatika irakaslea; eta Orai zentroko Muitze Zulaika eta Oihane Canterorekin.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakHodeia ez da existitzen: Hilabetean behin zabalduko da Podcasta eta bertan teknologiaren inguruko albisteak, erreportajeak, elkarrizketak, liburu eta dokumental gomendioak eta fikzioak landuko dira, besteak beste. Helburua euskaraz sortutako dibulgazio saio bat egitea da, eztabaidak zabalduz eta eremu kualifikatuetatik urrundu asmoz.

 

 

 

Podcastera harpidetu

iametza-(e)tik

Zure proiektuak behar duen lekura iristen laguntzeko prest gaude, izan biderik ederrena, laburrena edo azkarrena. Zu eta zure hartzailea lotzeko gure bi jakintza nagusiak erabiliko ditugu: komunikazioa eta teknologiak. Ametzagaiña taldea osatzen dugu ARGIA, Antza eta Adurrekin batera, denetara 70 lagunetik gorako taldea osatuz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude