Haritz Harregi teknikariari elkarrizketa

Gauza askori buruz hitz egiteko aukera eman die aste honetako gonbidatuak Jagoba Salvadorri eta Eneritz Furyaki: Haritz Harregi teknikaria ekarri dute ‘Dunbala’ podcastera. Haren ibilbideari buruz jardun dute. Musikari aritu da zenbait taldetan; besteak beste, Sen pop-rock taldea sortu zuen 1999an, eta Delirium Tremensekin biran dabil orain. Gainera, musika estudio bat ere badu, eta teknikari aritzen da bertan zein zuzeneko emanaldietan.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Dunbala podcastakBerria | Dunbala: Badok ataria lemazain duela, euskal musikari begiratua ematen dio Dunbala ’podcast’-ak, Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorren gidaritzapean. Batzuetan azken argitalpenen eta kontzertuen amuari kosk egin eta gaur-gaurko albisteei irakurraldi berri bat eman, eta bestetan, euskal musikaren DNA osatu duten riff, lelo, irudi eta melodien bidez, iragana da gogora dakarrena. Itsaso zabal horretako doinu ezagun gogoangarriek eta oraindik ezezagun eta berri zaizkigunek gidatuko dute saioa.

 

 

Podcastera harpidetu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude