‘Dunbala’ podcastaren zortzigarren saioan, Badok atarian aurkitu daitezkeen azken nobedadeen berri eman dute Jagoba Salvadorrek eta Eneritz Furyakek, eta ondoren Zestoako (Gipuzkoa) Gaztain estudiora jo dute , hango soinu teknikari, ekoizle eta musikari Eñaut Gaztañagarekin hitz egiteko. Saioaren azken minutuetan, Maddi Castro ‘Pikuak’ websailaren zuzendariaren gustu musikalak ezagutu ditugu.
🎧 Entzun podcasta
Berria | Dunbala: Badok ataria lemazain duela, euskal musikari begiratua ematen dio Dunbala ’podcast’-ak, Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorren gidaritzapean. Batzuetan azken argitalpenen eta kontzertuen amuari kosk egin eta gaur-gaurko albisteei irakurraldi berri bat eman, eta bestetan, euskal musikaren DNA osatu duten riff, lelo, irudi eta melodien bidez, iragana da gogora dakarrena. Itsaso zabal horretako doinu ezagun gogoangarriek eta oraindik ezezagun eta berri zaizkigunek gidatuko dute saioa.