Berri agentziek oihukatu zuten 2019ko azaroaren 12an: “Nobel saria eman diete litio-ioizko baterien asmatzaileei, larrialdi klimatiko betean”. Bi egun lehenago, azaroaren 10ean, Evo Morales lehendakariak dimisioa eman eta ihes egin behar izan zuen, eskuinak kaleetako liskarrez hasi ostean poliziak eta armadak borobildutako estatu kolpearen ondorioz. Litioak bakarrik ez zuen eragingo ezker indigenistaren porrota, baina hura gabe ere ezin da ulertu.
🎧 Entzun podcasta
ARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.